Herriko kirolari zein taldeei
“merezitako omenaldia” egin zieten barikuan [abenduak 14] udaletxeko areto nagusian egin zen VI. Kirol Galan. Ekitaldiarekin kirol munduan dabiltzan eta ibili diren edo eragileei onespena eta eskerrak eman nahi izan zizkieten sari baten bitartez. Urtero modura lau sari banatu zituzten, eta horietako lehena Iratxe eta Maite Barruetabeña ahizpek jaso zuten.
Kirolari onena saria pozik jaso zuten bi ahizpek. Euren bizitza osoan hainbat kiroletan aritu izan dira, eta azken urteotan, pala txapelketan dabiltza jo eta ke. Garaiezinak direla agertu dute hainbat frontoitan, eta besteak beste, Elgoibarko txapelketa irabazi dute azken bi urteotan. Duela hiru urte berriz, Mutrikuko Neska Palistek Taldea osatu zuten beste herriko beste hainbat emakumerekin batera.
Atzetik, aurtengo
Kirol talde onena jakitera eman zuten: Mutriku Errugbi Taldea. 80. hamarkada sortu zuten taldea, eta hainbat urtez taldea geldirik egon ondoren, duela lau bat urte ekin zioten berriro ere proiektuari, ilusio handiz.
Mutrikuko VI. Kirol Galako sarituak. Argazkia: Mutrikuko Udala
Saria jasotzen hurrengoak, Nekane Ituarte, Iñaki Agirrezabalaga eta Kosme Arrieta mendi korrikalariak izan ziren;
Kirol ibilbide onena saria jaso zuten hiruek. Hainbat mendi lasterketetan lortuta emaitza onak izan dituzte, eta Europako lasterketa esanguratsuenetan ere parte hart duten, 100 milietan edo Chamonixeko ultra trailean.
Azkenik,
Aipamen berezia saria eman zioten Alberto Gorritiberea herriko komunikatzailea eta herrigintzan diharduen langileari, kirolaren inguruan eta herrigintzan egindako lan handiagatik.