Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren finalak jokatu zituzten domekan [abenduak 16] Zumaiako Aitzuri frontoian. Danok Bateko puntistek kadete eta gazte mailako norgehiagokak jokatu zituzten, eta gazte mailako txapela eskuratu zuten Zuhaitz Arrillagak eta Aratz Mendizabalek.
30-23 irabazi zieten Jai Alaiko Alejandro Alberro eta Victor Hernandezi.
Kadete mailan, berriz, bigarren postua lortu zuten Alain Basterretxea eta EƱaut Urresti mutrikuarrek.
11-30 galdu zuten Luken Aizpurua eta Julen Cabanillas zumaiarren aurka.
Gipuzkoako txapelketan parte hartu duten bi bikoteak. Argazkia: Danok Bat
Udazken txapelketako finaletan ere
beste txapel bat irabazi dute Danok Bateko puntistek. Alebinetan Ekhi Letek lortu du txapela, eta txiki mailan, Manex Ansolak bigarren postua lortu du.