Etxelila Ondarroako Emakumin Topalekuaren lehen bost urteotako ibilbidea balorean jartzeko urteurren jaia ospatu zuten goi-goitik aurreko barikuan [abenduak 14]. Ekitaldia jendetsua izan zen, eta herritarrekin batera, zenbait udal ordezkarik, Etxelilako erabiltzaileek eta mugimendu feministako kideek ere parte hartu zuten.
Urteurren ekitaldia oso berezia izan zen. Hasiera Andrabandak girotu zuen, Etxelilako kanpoko atarian; ekitaldian parte hartu zuten denei ongietorria eman zieten. Bea Egizabal klown feministak, bestalde, bere ohiko umore puntuagaz gidatu zuen ekitaldia.
Azalera taldeak, bestalde, Uxue Alberdi bertsolariaren hitzekin urteurrenerako propio sortu duten Etxelila kantua aurkeztu zuen jendartean. Kantuaren estreinaldia akustikoan egin zuten Goretti Serranorekin batera eta Amaia Cabero dantzariaren koreografiak lagunduta.
Ospkizunak iraun bitartean Txakur Gorria taldeko kideek ekitaldiari buruzko kontaketa grafikoa egin zuten, ospakizuna irudi batean jasoz. Ekitaldian batu zirenak ere kantuan aritu ziren. Bertso pare bat abestu zituzten Idurre Ibazeta zinegotziaren gitarrak lagunduta.
Ekitaldia brindisagaz amaitu zuten, eta azkenik, mokaduren bat jan eta eztarriak bustitzeko aukera izan zuten Etxelilara hurreratu zirenek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.