2019ko aurrekontua zehaztuko dute herritarrekin
MUNITIBAR // Datorren urteko aurrekontuari buruz berba egiteko batuko dira domekan 12:00etan udal ordezkariak eta herritarrak, udal aretoan. Helburua «udalak herritarrekin batera datorren urtean gauzatzeko egitasmoez eta lehentasunez berba egitea da»...
MUNITIBAR // Datorren urteko aurrekontuari buruz berba egiteko batuko dira domekan 12:00etan udal ordezkariak eta herritarrak, udal aretoan. Helburua «udalak herritarrekin batera datorren urtean gauzatzeko egitasmoez eta lehentasunez berba egitea da». Batzarra denen iritzia ezagutzeko eta erabakiak hartzeko gunea izango da: «Gerturatutakoen artean erabakiko dira aurrekontuan jasoko diren egitasmoak eta lehentasunak».