Gospel kontzertua hartuko du Kafe Antzokiak, gaur iluntzean
Goizargi Gospel Choir talde euskaldunak Gospel kontzertua eskainiko du Bermeoko Kafe Antzokian, bihar, 20:00etatik aurrera.Estatu espainiarrean gospelean aitzindaria den Ramon Escaleren zuzendaritzapean, Goizargi Gospel Choir gospel abesbatza Arabako, ...
Estatu espainiarrean gospelean aitzindaria den Ramon Escaleren zuzendaritzapean, Goizargi Gospel Choir gospel abesbatza Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamabi ahots onenetarikoek osatzen dute. Taldearen indarra eta kalitatea nabarmentzen dituzte adituek, estilo horretan eredu izateko bidean daudela nabarmenduz.
Talde gaztea izanik, kideen freskotasunak eta musika formazio onak bat egiten dute, gospel estiloaren alaitasuna eta sonoritatea agerian utziz. «Publikoak gozatu egiten du ikuskizu- nagaz, irribarrea hasieratik amaiera arte mantenduz», esan du Aingeru Astui Bermeoko Kultura zinegotziak. «Kalitatezko kontzertua» izango dela eta gospel musikagaz gozatzeko aukera eskainiko duela azpimarratu du Astuik. Horregatik, bermeotarrak zein inguruko bizilagunak kontzertura gonbidatu ditu.
Kultur etxean, Kutxabankeko orotarako kutxazainetan eta kutxabank.es webgunean eskuratu daitezke sarrerak, 8 euroren trukean. Gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek eta %33tik gorako aniztasun fisiko, psikiko edo sentsoriala daukatenek %25eko deskontua daukate leihatilan.