Ikual: Gure gorputza berreskuratzen izeneko programa abiarazi dute
Ikual: Gure gorputza berreskuratzen programa jarri dute martxan Bermeon. Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuan dauden emakumezkoei zuzenduta dago, eta taldeko esperientziaren bitartez, «gorputza eta burmuinaren arteko konexioa» landuko dute, «mugime...
Bermeoko Udalak zehaztu duenez, programa 15 ordukoa da, eta astero ordu eta erdiko talde saioetan gauzatuko dute, Bermeoko Udal Zaharren egoitzako gimnasioan. Programa doakoa da, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuna, Lankidetza eta Herritarren Eskubideetako Zuzendaritza Nagusiko diru laguntza dauka.
Lanerako erabiliko dituzten tresna nagusiak gorputza eta mugimendua dira, «esperientzia gorputzera eramanez».
Mugi-Dantza Mugimendu Terapiak taldeak emango du programa; osasun arlotik eta artetik datozen lau terapeutek zuzenduko dituzte saioak, mugimenduaren erabilera psikoterapeutikoan oinarrita.