'Marinelak' lanaren aurkezpen ofiziala egin du Juan Rekartek
Durangoko Azokan ezagutara eman ostean, Marinelak lanaren aurkezpen ofiziala egin zuen Juan Rekarte aiarrak atzo, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Lana CD batean jasota dagoen kantu batzuek eta beste CD batean jasotako informazio eta argazkiek osatzen du...
Lanak Ondarroako Kresala antzerki taldeak 1972an interpretatutako Marinelak antzerki musikatuaren kantuak eta materiala jasotzen ditu. Kresalakoek 11 emanaldi eman zituzten urte hartan Euskal Herriko zenbait hiritan, eta Rekartek, hain zuzen ere, Azpeitian antzeztutako grabaketa historikoa digitalizatu du. «Azpeitiako emanaldiak badu berezitasun bat: orkestragaz lagundutako bakarra izan zen. Besteak piano edo armonio bategaz lagunduta izan ziren».
Grabaketa Loiolako Herri Irratiak egin zuen, garai bateko zintetan. «Zinta duela 24 bat urte aurkitu nuen Herri Irratiko artxiboetan, eta digitalizatzea bururatu zitzaidan, bobinako zintak oso delikatuak direlako. Masterizazioa Asier Ituartek egin du».