Durangoko Azokan ezagutara eman ostean,
Marinelak lanaren aurkezpen ofiziala egin zuen martitzenean [abenduak 18] Juan Rekarte aiarrak, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Lanak, hain zuzen ere, Kresala antzerki taldeak
1972an taularatu zuen Marinelak antzerki musikatuaren kantuak jasotzen ditu. Aurkezpenean, gainera, antzerkian parte hartu zuten aktoreetako asko egon ziren.
Kantuekin batera, gainera, Agustin Zubikaraik idatzitako eta Jose Maria Altunak musikatutako
antzerkiari buruzko hainbat material ere jaso ditu Rekartek CD bikoitzean. Besteak beste, kantuen partiturak, antzerkiaren gidoia, antzerkiaren kartelak eta esku paperak, argazkiak… Horretan guztian hainbat ondarrutarren eta beste hainbaten laguntza izan du Rekartek.
Rekarte azalpenak ematen
Kresalakoek 11 emanaldi eman zituzten urte hartan Euskal Herriko zenbait hiritan, eta lanean 1972ko uztailaren 2an
Azpeitiako Zelaitxo antzokian antzeztutako grabaketa historikoa digitalizatu dute. “Azpeitiako emanaldiak badu berezitasun bat: Gipuzkoako kamara orkestragaz lagundutako bakarra izan zen. Besteak piano edo armonio bategaz lagunduta egin ziren”.
Kaleratu duten bilduman jasotako grabaketari dagokionez, Loiolako Herri Irratiak egin zuen, garai bateko bobinadun zintetan. “Zinta
duela 24 bat urte aurkitu nuen Herri Irratiko artxiboetan, eta digitalizatzea bururatu zitzaidan, bobinako zintak oso delikatuak direlako”.
Lanaren masterizazioa, berriz,
Asier Ituarte musikari ondarrutarrak egin du, eta prozesua zelakoa izan zen azaldu zuen Kofradia Zaharreko aurkezpenean.
Marinelak lanaren egileak, antzerkian parte hartu zuten aktoreekin eta Kresala Kultur Elkarteko ardurarekin