San Tomas jaia ospatuko dute Lekeition, Mutrikun, Ondarroan eta Ziortza-Bolibarren barikuan eta zapatuan . Gabon aurreko urteroko hitzordua izaten da, eta aurten ere Lea-Artibai eta Mutrikuko ekoizle eta abeltzainak izango dira protagonista.
Iazko San Tomas azoka Lekeition.
Lekeition garrantzi handia edukitzen duen azoka izaten da San Tomasetakoa eta aurten ere leku berezia edukiko dute eskualdeko lehen sektoreko ekoizle eta artisauek bihar
10:00etatik 14:00etara. Independentzia plazako postuetan egongo diren 38 ekoizle eta artisauetatik
15 eskualdekoak izango dira; frutak eta ortuariak, ardi eta ahuntz gaztak, ogia eta gozogintzako produktuak, arrain kontserbak, txakolina, baserriko okela eta ahate produktuak eskainiko dituzte, ohikoak izaten diren taloez gain. Egurra, zilarra eta larrua lantzen dituzten artisauak ere egongo dira. Eskualdeko abeltzainek ere euren lekua edukiko dute eta guztira
40 bat buru egongo dira ikusgai, hegazti eta animali txikiez gain. 13:00ean emango dute mahairik onena erakutsi duen ekoizlearentzako 100 euroko saria.
Bestalde, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko kontsumo sare laburrak bultzatzeko egitasmoa den
Bertokoaz Elikatu kanpainako ekintzak ere egingo dituzte. Esan dutenez «Markina-Xemeingo Bekobenta, Urduñako udal sukaldea, Gernika-Lumoko Allende Salazar eta Mungiako Laukariz ikastetxeetako jantokietako esperientziak dira ekimen honen oinarria» eta kontsumo sareak bultzatzeko helburua duen egitasmoaren
erakusketa egingo da plazan 16:30etik 20:00etara.
Pilota jaialdirako sarrerak salgai daude 25 euroren truke Lekeitioko Maite eta Gol tabernetan eta Markina-Xemeingo Narotxi eta Irurok tabernetan. Txarteldegian ere salduko dituzte sarrerak.
Eskupilota. Eskuz binakako txapelketa nagusiko bosgarren jardunaldia jokatuko da barikuan Lekeition.
EPELen eskuz binakako eskupilota partida izango da aurtengo berritasunetako bat. 19:30ean hasiko da Santi Brouard frontoian Mikel Urrutikoetxea eta
Andoni Aretxabaleta markina-xemeindarraren ordezko Mikel Larunbek osatzen duten bikotearen eta Irribarria-Zabaletaren arteko partida. Aretxabaletak bere hatzetik ezin osatuta jarraitzen du azaroaren 2an Bizkaia frontoian min hartu zuenetik. Urtarrilean Markina-Xemeingo Unibertsitatean jokatu beharreko partidarako prest egotea espero du. Gaur [abenduak 19] goizean egin dute pilota aukeraketa Santi Brouard frontoian. Eskuz binakako txapelketako partidaz gain, Bakaikoa-Irusta/Alberdi-Etxegoin partida ere jokatuko da partidu nagusia hasi baino lehenago.
Pilota jaialdirako sarrerak salgai daude 25 euroren truke Lekeitioko Maite eta Gol tabernetan eta Markina-Xemeingo Narotxi eta Irurok tabernetan. Txarteldegian ere salduko dituzte sarrerak.
Mikel Urrutikoetxea, sakea ateratzen.
Mutrikun zapatu goizean hasi eta eguerdiraino egingo dute azoka. Goiko Plazan ipiniko dituzten ohiko postuetan fruta eta barazkiak, ogia eta euskal pastela, gazta, mermeladak, eztia eta abar salduko dituzte. Ekoizleez gain herriko Gaztelekua, institutua, Etxerat, Zabiel eskulan taldea eta Goizeko Izarra ikastola ere egongo dira azokan. Animaliak ere egongo dira. Baina Mutrikuko San Tomas jaia egun guztian luzatuko dute. Mutriku Sokatira Taldeak 13:00ean
Euskal Herriko lasto altxatze txapelketa antolatu du Beheko Plazan; euria egiten badu Miruaitzera pasako dira. egunari amaiera emateko, 22:30ean, MRK gaua ospatuko dute Gaztetxean.
Ondarroan,
Zubi Zahar herri ikastolak girotuko du Alde Zaharra zapatu eguerdian. 11:00etatik 15.00etara bitarte ikastolako gurasoek taloen, pintxoen eta edarien txosna jarriko dute. Haurrentzako aurpegi margoketa tailerra egongo da 11:30etik 13:30era eta 14:00etan txerriaren zozketa egingo dute.
Ziortza-Bolibarren herriko jaiak dituzte San Tomasak eta etzi eta zapatuan jarraituko dute iragan hasteko ospakizunekin. Barikuan, 11:30etan hasiko da jaia txistularien kalejirarekin. Ondoren egingo dituzte meza nagusia eta salda beroa. Arratsalderako laga dute ekintza bereziena: talo jana eta bitartean Karmelo Undurragaren argazki erakusketa; urte ezberdinetako herriko argazkiak erakutsiko ditu. Zapatuan
Euskal Herriko zesta eskolen arteko partiduekin amaituko dituzte jaiak.
San Tomasak Ziortza-Bolibarren.