Felix Aranbarri demokraziako Ondarroako lehen alkatea zendu da
Joan den astean auto batek jo zuenetik, larriki zauriturik zegoen. Hurrekoek nabarmendu dute «oso abertzalea, alderdikidea eta pertsona apala» zelaFelix Aranbarri Urizarbarrena demokrazia garaiko Ondarroako lehenengo alkatea zendu zen atzo. Aranbarri...
Joan den astean auto batek jo zuenetik, larriki zauriturik zegoen. Hurrekoek nabarmendu dute «oso abertzalea, alderdikidea eta pertsona apala» zela
Felix Aranbarri Urizarbarrena demokrazia garaiko Ondarroako lehenengo alkatea zendu zen atzo. Aranbarri larri zauritu zen joan den asteko martitzenean zebrabidea gurutzatzen zegoela auto batek jo eta gero. Ordutik, Gurutzetako ospitalean egon da.Aranbarri Caja Laboraleko langilea izan zen urte askoan. Besteak beste, Markina-Xemein eta Ondarroako bulegoetan aritu zen lanean. Alderdikidea eta abertzalea izan da beti, eta demokrazia garaiko Ondarroako lehenengo alkatea izan zen; 1979tik 1988ra izan zen alkate. Gero, 2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan EAE-ANV izan zen Ondarroan alderdirik bozkatuena, baina Espainiako auzitegiek baliogabetu egin zuten. Beste alderdien artetik inork ez zuen kargurik hartu PPkoak salbu, eta Bizkaiko Foru Aldundiak Kudeaketa Batzordea eratu zuen uztailean. Iñigo Urkulluk eskatuta, Aranbarri jarri zen Kudeaketa Batzordeko buru.
Garai gogorrak bizi izan zituela esan zuen, bai demokraziako lehen urteetan eta baita ere Ondarroako Kudeaketa Batzordeko buru izan zenean. Garai hartako elkarrizketa ezberdinetan behin eta berriro galdetu zioten ea Ondarroatik kanpo bizitzea pentsatu zuen. Eta hark beti erantzun zuen ondarrutarra zela, harro zegoela eta Ondarroan biziko zela.
Hileta elizkizuna bihar izango da, 17:00etan, Ondarroako Andra Mari parrokian.