Ginekologia zerbitzua mantentzea eskatuko dute manifestazioan
Lekeitioko ginekologia zerbitzuan ematen ari diren murrizketak salatzeko manifestazioa deitu du Potxuak Martxan talde feministak abenduaren 26rako. 11:00etan hasiko da protesta, Lekeitioko osasun etxearen aurrean.Osasun Sailak aspalditik herriko emakum...
Osasun Sailak aspalditik herriko emakumeentzat «oinarrizkoa» den ginekologia zerbitzua kendu eta Gernika-Lumon irekitako eguneko ospitalera bideratu nahi dutela dio Lekeitioko Potxuak Martxan emakume taldeak, «Lekeitiotik 30 kilometrora».
2018ko udan jakin zuten ginekologia zerbitzuan murrizketak egiten ari zirela, «ginekologoaren zuzeneko arreta astero izan beharrean, hamabostean behin izango zela». Horren aurrean gutun bi bideratu ditu talde feministak. Alde batetik, osasun zentrora, Galdakao-Usansolo ospitaleko zuzendaritzara eta Lekeitio- ko Udaleko ordezkariengara zuzendutako idatzia bidali zuten urriaren 2an. Gutun horretan egoerari buruzko informazioa eskatzen zieten. Bestalde, adostutakoa ez zirela betetzen ari esaten zuen bigarren gutun bat bidali zieten azaroaren 6an. «Gutunaren erantzuna jaso dugu, eta Osasun Sailak onartu du ez direla euren hitza betetzen ari. Hau gutxi balitz, ginekologia zerbitzua Gernikara bideratzen ari dira, bi-hiru hilabete arteko txandak emanez». Egoera horren aurrean, murrizketa bertan behera utzi eta eskubideak bete ditzaten ozen eskatzen jarraituko dutela azpimarratu dute. «Urritik hona 1.866 herritarren sinadurak batu ditugu, eta aurrera begira Lakuako Osasun Sailari batzar bat proposatzeagaz gain, egoerari irtenbidea emateko mobilizazioak aurreikusten ditugu», azaldu dute. Abenduaren 26koa izango da lehenengoa. «Osasun Sailak kentzen diguna guztion artean lortuko dugu. Ez jolastu emakumeen osasunagaz».