Mikel Agirre eta Aitor Izagirre ondarrutarrek Bizkaiko Trontza Txapelketa jokatuko dute
barikuan [abenduak 21] Bilboko Areatzan. Herri kirolen saioa 12:00etan hasiko dira eta bikote ondarrutarrak Santi Zubizarreta nabarniztarraren eta Arkaitz Ispizua bermeotarraren aurka neurtu beharko ditu indarrak.
Trontzalariek honako lanak egin beharko dituzte: lehenik eta behin, zazpi ebaki horizontal egin beharko dizkiote kanaerdiko enbor bati; ondoren, sei ebaki bertikal egin beharko dizkiote 45 ontzako enbor bati, eta, azkenik, beste zazpi ebaki horizontal egin beharko dizkiote kanaerdiko enborrari. Lanak azkarren amaitzen dituenak jantziko du Bizkaiko txapela.
Mikel Agirre eta Aitor Izargirre trontzan. Argazkia: Bizkaiko Herri Kirol Federazioa