Felix Aranbarri Ondarroako alkate ohiaren sendiari eta gertukoei doluminak helarazi nahi izan die Ondarroako Udal Gobernuak. “Doluminak eman nahi dizkiegu une latz honetan”, agertu dute. Era berean, Aranbarrik 1979tik 1987ra alkate izandako unean “egindako lanaren
errekonozimendua eta esker ona” adierazi nahi izan dio Udal Gobernuak.
Udal Gobernuak azpimarratu duenez, ez ditu ulertzen dolu une honetan hainbat goi karguren aldetik egindako adierazpenak. “Udal Gobernuak dolua errespetatzeko eskatzen dio herritar orori, minik gehitu gabe eta elkarbizitzan sakonduz”.
Barikuan [abenduak 21] agurtuko dute Aranbarri. Hileta elizkizuna 17:00etan egingo da, Andra Mari elizan.
HONEGAZ LOTUTA: Felix Aranbarri Ondarroako alkate ohia zendu da (ERREAKZIOAK)