Portonovo-ko (Galizia) portuan izena emanda dagoen Sin querer dos ontzia hondoratu egin zen eguaztenen [abenduak 19] eguerdian, 13:49ean, ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Ontzia Galiziakoa baldin bazen ere, Ondarroan askotan lehorreratzen zuen arraina. Abenduaren 7an egon zen azkenekoz Egidazu kaia portuan.
Ontzia Fisterrako lurmuturretik lau milia eta erdira hondoratu zen, Carnotatik oso gertu. Ondorioz, Cambados-eko hiru marinel ito ziren, tartean, ontziko kapitaina. Oraindik ere, beste marinel baten bila ari dira larrialdi zerbitzuak, hura ere Cambados-ekoa.
Ontziko beste sei marinel inguruan arrantzan ari ziren beste ontzi birek onik atera zituzten uretatik, baina hipotermia zantzuekin. Zehatz esanda, Hermanos da Silva ontziak bi marinel erreskatatu zituen eta Miera da Costa-k, lau.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.