Txikito de Bolibar.
Etzi [abenduak 22] 21:00etan hasiko da
Iñaki Osa Goikoexea eta Eric Irastorza bikotearen eta
Mikel Egiguren eta Imanol Lopezek osatutako bikotearen arteko desafioa Gernika-Lumoko Katedralean, Kaltzada egoitzaren aldeko urteroko partidan. Partidarekin batera Jose Antonio Illoro
Txikito de Bolibar omenduko dute Gernika-Lumoko Katedralean, “zesta-puntaren historiako handienetako bat”. Ehunka puntista zeuden garaian izar handienetakoa izan zen Illoro eta besteak beste Tampa, Ocala, Hartford, Daytona, Bridgeport, West Palm Beach, Orlando eta Milforden aritu zen, Euskal Herriko, Mexikoko eta Caracasko frontoiez gain. Daytonan kinielen
errekorra kendu zion Orberi, 156 garaipenekin. Tampan sei aldiz irabazi zuen Singlea deitzen zioten banakako txapelketa eta hamar denboralditan aurrelari onena izan zen.
Txikito de Bolibar saria jasotzen.
1979-1980 denboraldia ere oso aberatsa izan zen
Txikito de Bolibarrentzat. 219 kiniela irabazi zituen guztira, 49 singlean. 1982an
Munduko Txapelketa jokatu zen Donibane Lohitzunen eta
irabazi egin zuen Jose Agustin anaiagaz batera.
Goi mailako partida. Euskal Herrian luzeenak diren bi frontoietan jokatuko dute joaneko eta itzulerako partidak edukiko dituen desafioa:
57 metroko luzera daukan Gernikako Katedralean joanekoa eta 56 metro dauzkan Donibane Lohitzunekoan itzulerakoa, abenduaren 27an 18:00etan.
Lehen aldia izango da Euskal Herrian halako desafio bat bi partidatara jokatzen dena. Mexikon jokatua daukate halako desafioa, hiru aldiz, eta hiruretan izan ziren garaileak Goikoetxea eta Irastorza.
Kaltzada egoitzaren aldeko klasikoaren baitan, partida nagusiaren aurretik Hormaetxea-Salegi/Olha-Basque partida ere jokatuko da.
Lopez, Egiguren, Irastorza eta Goikoetxea. Argazkia: Jai Alai