Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

%20 jaitsi dute berdelaren kuota

Jaitsierak gogor kolpatu dezake arrantza sektorea. Legatzarena eta antxoarena bere horretan mantendu dituzte. Urtarrilean jarriko da indarrean bazterkinen legedi berriaEuropako Batasuneko Nekazaritza eta Arrantza Ministroen Kontseiluaren urteko bilera ...

Nerea Bedialauneta Alorta
Mutriku
2018/12/21

Jaitsierak gogor kolpatu dezake arrantza sektorea. Legatzarena eta antxoarena bere horretan mantendu dituzte. Urtarrilean jarriko da indarrean bazterkinen legedi berria

Europako Batasuneko Nekazaritza eta Arrantza Ministroen Kontseiluaren urteko bilera egin dute asteon Bruselan, eta bertan 2019. urterako arrantza kuotak adostu dituzte. Hartu dituzten neurrian artean, berdelaren kuota murriztea erabaki dute bigarren urtez jarraian; %20 murriztea agindu dute. Jaitsiera horrek gogor kolpatu dezake arrantza sektorea.

Hasiera batean, kuota %42 murriztea proposatu zuten zientzialariek, baina azkenean, %20 jaitsi dute, espeziearen harrapaketaren «irizpide sozioekonomikoak eta mendekotasunak» aintzat hartuta. Espainiak %8ko ehunekoa dauka, eta hortik Bizkaiko eta Gipuzkoako flotari kuota osoaren %1 gelditzen zaio. Berdela amuz harrapatzen duten baxurako ontziek, gainera, ezingo dute galera hori handiek bezainbeste konpentsatu, ez direlako txitxarrotara itsasoratzen.

Berdelaren kuotaren jaitsiera kezkagarria dela nabarmendu du Jaurlaritzak, «euskal arrantza ontzietarako arrantza garrantzitsua delako». Berdelaren stock bakarra Ipar Atlantikokoa da, eta eta horrek euskal arrantzaleei kalte egingo dio. Adierazi dutenez, ikerketa horiek ez dute kontuan hartzen tokiko egoera, «horrek argitzen du zergatik planteatzen den kuota murriztea gure uretan berdela egon arren».

Hegaluzearena, handiagoa

Euskal arrantzaleentzat interes handikoak diren beste zenbait espezie harrapatzeko kuotak, berriz, handiagoak izango dira: hegaluzearen kuota %10 handitu da; Frantziako kostaldeko legatzaren kuota, %27; Kantauriko zapoaren kuota %5 igo dute; Bizkaiko Golkoko oilarraren kuota %40 igo da; eta ur horietako txitxarroarena, %18.

Aurreko urteotan murrizten joan dira Kantauriko legatzaren kuota, eta aurten, bost urtean lehen aldiz, Europako Batasunak bere horretan utzi du kuota. Antxoaren harrapaketa kuota ere bere horretan uztea hobetsi du Bruselak.

Euskal arrantzaleentzako interes berezikoak diren espeziei buruz egin den akordioari dagokionez, exekutibo autonomoak uste du negoziazioen «abiapuntuko egoera» ona izan dela orokorrean. Hori dela eta, nahikoa balorazio positiboa egin dute.

Bazterketak

Urte hasieragaz batera indarrean jarriko dute arrantzatzen diren arrainak sailkatu eta lehorreratzeko derrigortasuna. Hau da, arrain bazterkinak itsasoan botatzea erabat debekatuta egongo da harrapaketa mugatuta dituzten espezietan (59ra igo da babestutako espezien kopurua); sareetan harrapatutako arrain guztia porturatu beharko dute.

Porturatu egin beharko dituzte arrain txikienak ere, baina ezingo dituzte saldu giza kontsumorako. Arrantzaleak behartuta egongo dira, nahi ez arren, arrantzatutako espezie guztiak sailkatu eta lehorreratzera. Behin lehorreratuta, portuan erregistratu egin beharko dituzte baztertutako arrainak.

Arrantza Ministroen bileran, bestalde, proposatu da «Itoguneko espezieen kuota banku» moduko bat sortzea, arrantza ontziek kuota nahikoa duten espezieak arrantzatzen jarraitu ahal dezaten eta kuotarik ez duten espezie horietatik arrantzatzen dutena «kuota banku» horren kontra zenbatu dezaten.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.