10 urtez bizikleta gainean, kakatzan urteari agur esanez
Urtea agurtzeko ohiko ekintza bihurtu da Kakatzan. Kirola eginez lagun artean ondo pasatzea da helburua. Ondarroaz kanpo etorritako geroz eta jende gehiago batzen da martxara10 urte betetzen ditu aurten lagunartetik sortutako Ondarroako bizikleta martx...
Urtea agurtzeko ohiko ekintza bihurtu da Kakatzan. Kirola eginez lagun artean ondo pasatzea da helburua. Ondarroaz kanpo etorritako geroz eta jende gehiago batzen da martxara
10 urte betetzen ditu aurten lagunartetik sortutako Ondarroako bizikleta martxak, Kakatzanek. Goizean ateratzen dira Alamedatik hango eta hemengo txirrindulariak, mendiz mendi lokatzetan busti eta urteko azken goiza gehien gustatzen zaien kirola eginez gozatzera. Olatuek ere eduki dute zerikusirik azken urteetan.Urteak igaro ahala geroz eta jende gehiago batzen da martxara, baina ez bakarrik herritarrak; Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarrez gain, ohikoa da Elgoibar, Oñati, Gernika-Lumo edo Zarauztik etorritako txirrindulariak ikustea.
Aurten ere 09:00etan aterako dira Ondarroako Alamedatik. Batzen direnak batu, eta denak batera aterako dira, bakoitzak ahal duena eta ibilbideak dauzkan 31 kilometroak bizikleta gainean egiten saiatzera.
Ez da izenik eman behar, eta doakoa da. Lau bat orduz ariko dira herriko eta inguruetako mendi magalak igo eta jaisten, eta 13:00ak aldean batuko dira parte hartzaile guztiak berriz ere Alamedan, lagunartean Kakatzan antolatzen dutenen senide eta lagunek prestatutako mokadutxoa hartzeko.
Ibilbide «gogorra»
Parte hartzaileek 34 kilometro inguruko eta 1,1 kilometroko desnibela duen ibilbide «gogorra» osatuko dute. «Sekula ez dugu ibilbidea errepikatzen, hori bai, urtero Tontorramendi eta Kalamendi igotzen ditugu, eta hor inguruan ibiliko gara». Bitartean, 12:00etatik 14:00etara, batutako lokatza garbitu eta dutxatzeko aukera edukiko dute parte hartzaileek arraun elkartearen egoitzan.
Gazteak ere geroz eta gehiago dira Kakatzanen, eta horrek etorkizuna bermatzen duela uste dute antolatzaileek.
Kakatzanek herriko bidezidor ezkutukoenak ezagutzeko aukera ematen dio hainbat ondarrutarri, betiko Kalamendi eta Tontorramendiko gailurrei uko egin barik.
Lehiakortasunik gabe egiten den martxa da. Ez da garrantzitsua lehen ailegatzea, ez eta ibilbidea bizkor egitea ere. Gainera, urtero berdinak ailegatzen dira azken postuan Alamedara, beraz, inork ez dauka azken izateko beldurrik. Kartelak ere urtero ematen du zeresana herrian eta herritik kanpo: «Ez da lasterketa bat, txarragoa da». Eskaera argia egin dute antolatzaileek, mendia zegoen bezala lagatzea.