24 orduko areto futbol txapelketa egingo dute, Gernika-Lumon
24 orduko areto futbol txapelketa egingo dute Gernika-Lumoko Santanape kiroldegian, bihar. 12:00etan hasi eta biharamuneko 14:00ak arteko iraupena edukiko du txapelketak.Batzen duten dirua Gernikatik Mundura gobernuz kanpoko erakundearentzat izango da....
Batzen duten dirua Gernikatik Mundura gobernuz kanpoko erakundearentzat izango da.
Aurtengoa txapelketa egiten den 14. aldia izango da, 1984an antolatu zen lehen aldiz, eta urte batzuk antolatu gabe egon ostean, iaz berreskuratu zuten udalak eta herriko hainbat kirol elkartek. Antolatzaileek esan dute aurten 13 talde daudela izena emanda, eta hiru multzotan banatuta jokatuko dutela.