Bermeoko Udala «kudeaketa aurreratuagatik» saritu dute
Gobernanatzako Bikaintasunaren 2018ko Europako Labela jaso du. Bidegurenek adierazi du saria berrikuntzan egiten ari diren lanaren aitortza ere badelaGobernantzako Bikaintasunaren 2018ko Europako Labela jaso du Bermeoko Udalak. Eguazten goizean jaso zu...
Gobernanatzako Bikaintasunaren 2018ko Europako Labela jaso du. Bidegurenek adierazi du saria berrikuntzan egiten ari diren lanaren aitortza ere badela
Gobernantzako Bikaintasunaren 2018ko Europako Labela jaso du Bermeoko Udalak. Eguazten goizean jaso zuen Idurre Bideguren Bermeoko alkateak ELoGE Labelaren bereizgarria, Eudelen elkarteburu Imanol Landaren eta Europako Kontseiluaren ordezkari Alina Tatarenkoren eskutik.Alkatea oso pozik agertu zen zigilua jasotzean. Zigilu horrek Bermeoko Udalean «kudeaketa aurreratuan eta berrikuntzan» egiten ari diren «lana aitortzen» duela nabarmendu zuen.
Bidegurenek udalaren helburuak eta horiek lortzeko moduak izan zituen hizpide: «Azken urteotan herritarren eta administrazioaren arteko harremana estutzea izan dugu helburu, xedeak lortzea garrantzitsua delako, baina horiek zelan lortzen diren ere bai. Gauzak beste era batera egiten saiatu gara. Udal onenen artean egotea erronka interesagarria izan da».
Gaineratu zuenez, erronkak «elkarlanerako aukera» eskaini dio udalari. «Egindakoa neurtzeko balio izan digu, pauso sendoagoak emateko indarrak hartu ditugu, eta ahultasunak identifikatu eta hobekuntzarako ideiak landu ditugu».
Egindako lana goraipatuz
Sariak «gobernantzan egindako ahalegina herritarrei ezagutarazten» lagunduko diela gehitu zuen Bermeoko alkateak: «Eraikinak, jolasguneak edota biribilgune bat egiten direnean emaitza erraz ikusten da, ez, ordea, kudeaketan ematen diren aurrerapausoak. Bikaintasunerako Europako Label honek egindako lana balioan jartzen du, eta ildo beretik lanean jarraitzeko pizgarria da».
Landak zorionak eman zizkion Bidegureni, «nota onagaz gainditu dutelako Europako Kontseiluaren ebaluazioa».
ELoGE Zigilua Europako Kontseiluaren tresna da, eta helburua «udalek gobernantza oneko eta berrikuntza demokratikoan aurrera egitea» da.