'Biga' diskoaren 100 kopia salgai ipiniko dituzte bihar goizean, Mutrikun
Axular Arizmendi musikari eta ekoizle mutrikuarrak koordinatuta, Getaria, Orio, Pasaia eta Hondarribiako euskal kantu herrikoiak jaso dituzte Biga diskoan. Proiektuan lau herri arrantzaleetako 500 bat abeslarik parte hartu dute, eta lana bihar eskuraga...
Musikari mutrikuarrak 100 kopia lortu ditu Mutrikun saltzeko, eta horiek Goiko Plazan ipiniko duten erakusmahaian egongo dira salgai, 10 euroren truke. «Kutsu marinela duten hamabi kantu jaso ditugu CD batean, eta bestean, bideo bat».