Egutegia osatzeko argazki lehiaketaren sari banaketa, gaur
GAUTEGIZ ARTEAGA // 2019ko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa egin dute, eta gaur banatuko dituzte sariak, 19:00etatik aurrera. Bertaratzen direnenetzat luntxa egongo da. Ura izan da aurten landu beharreko gaia, eta udal ordezkariek herritarren p...
GAUTEGIZ ARTEAGA // 2019ko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa egin dute, eta gaur banatuko dituzte sariak, 19:00etatik aurrera. Bertaratzen direnenetzat luntxa egongo da. Ura izan da aurten landu beharreko gaia, eta udal ordezkariek herritarren parte hartzea nabarmendu eta eskertu dute, 120 parte hartzailetik gora egon baitira. Egutegirako 24 argazki aukeratu dituzte, eta udaletxean daude ikusgai.