Erakusleiho lehiaketako sariak banatu dituzte Bermeon
Bermeoko Gabonetako erakusleiho lehiaketako irabazleak iragarri ditu udalak. Jakitera eman dutenez, Beibidreams denda eta Broncearium estetika zentroa izan dira Bermeoko Gabonetako erakusleihoen lehiaketaren denda irabazleak.Zehazki, Beibidreamsena her...
Zehazki, Beibidreamsena herritarren boto gehien jaso dituen erakusleihoa izan da. Bozketa abenduaren 1etik 15era bitartean egin dute herriko Kultur etxean, turismo bulegoan eta Berhaz zein Behargintzaren bulegoetan. Bozkatu dutenek dendetan gastatzeko 500 euro irabazteko lehiaketan parte hartu dute. Zozketa joan den astelehenean egin zuten, eta Aintzane Goienetxea izan da sariduna.
Broncearium estetika zentroak epaimahaiaren saria jaso du. Epaimahaia Bermeoko Udaleko, Berton elkarteko eta Barrueta Arte elkarteko kideek osatu dute; hainbat ezaugarri kontuan hartuta baloratu dituzte erakusleihoak; irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena, sormena, kalitatea, argiztapena, modernitatea eta berrikuntza.
Irabazleek 250 euroko saria jaso dute. Irune Ormaetxea Bermeoko Merkataritza eta Turismo zinegotziak establezimendu parte hartzaileei eskerrak eman dizkie, «Bermeo edertzea lortu dutelako» eta irabazleak zoriondu ditu, egindako lana «izugarria» izan delako.