Pello Bilbao gernikarrak Italiako Giroa lehiatuko du datorren urtean
Pello Bilbao txirrindulari gernikarrak 2019ko Italiako Giroa lehiatuko du.Talde kazaghstandarrak bere herriaren independentzia ospatzen zen egunean egin zuen datorren urterako taldearen aurkezpena, eta Gernika-Lumoko txirrindularia maiatzaren 11tik eka...
Talde kazaghstandarrak bere herriaren independentzia ospatzen zen egunean egin zuen datorren urterako taldearen aurkezpena, eta Gernika-Lumoko txirrindularia maiatzaren 11tik ekainaren 2ra Italiako lasterketan egongo dela baieztatu zuen Alexander Vinokourov Astanako zuzendariak.
Bilbao seigarrena izan da aurtengo Giroko sailkapen orokorrean. Beragaz batera, Mikel Landa, Gorka eta Ion Izagirre, Mikel Nieve eta Markel Irizar ariko dira, besteak beste.