Zirkuaren mundu magikoan murgiltzeko
Zirku artearen espazioa da Zirkozaurre, eta Gernika-Lumoko Lizeon geldialdia egingo du bihar. 10:30etik 12:00etara eta 12:00etatik 13:00etara hastapen tailerra emango dute. Diziplina desberdinak lantzeko aukera eskainiko dute: akrobaziak, malabareak, o...
Zirku artearen espazioa da Zirkozaurre, eta Gernika-Lumoko Lizeon geldialdia egingo du bihar. 10:30etik 12:00etara eta 12:00etatik 13:00etara hastapen tailerra emango dute. Diziplina desberdinak lantzeko aukera eskainiko dute: akrobaziak, malabareak, oreka ariketak… Bestalde, 17:00etan, Vademekun ikuskizuna aurkeztuko dute. Sorkuntzarako atea irekitzen duen liburutegi batean kokatutako ikuskizun familiarra da. Liburutegi zahar batean pertsonaia berezi batek ikusleak hunkituko ditu magiaz eta sormenaz. Ingurua eraldatzen doa magia, akrobazia eta ezustekoen bidez, eszenan agertutako osagaiekin domino efektuzko trikimailu bategaz amaitzeko. Irakurketa eta sorkuntzarako hurbilketa bidea eskaintzen du.