Mutrikuko baserri batean gertatutako suteak kalte material "handiak" eragin ditu
Sutea Mijoa auzoko Toki Eder baserrian gertatu da, gaur [urtarrilak 31], 00:30ak aldera. Gertaera gertatu den momentuan baserria hutsik zegoen.
Mutrikuko Mijoa auzoko Toki Eder baserrian gertatu da sutea (Etxerre baserriaren gaineko baserria), gaur [urtarrilak 31], 00:30ak aldera. Sutea gertatu den momentuan ez zegoen inor baserrian. Ertzainek esan dutenez, aldi berean bi sute zeuden baserri barruan: sukaldean eta teilatuan. Sutea “handia” izan dela gaineratu dute. Markina-Xemeingo suhiltzaile etxeko suhiltzaileak bertaratu dira, eta horiei Zarautz eta Eibarko suhiltzaileak gehitu zaizkie. 04:00ak alderako lortu dute sutea itzaltzea.
Kalte materialak “oso handiak” izan direla esan dute ertzainek. “Baserriaren egitura oso kaltetuta geratu da”. Auzotarrek ere baserria egotera oso txarrean geratu dela berretsi dute. “Itxura batean botateko moduan geratu da”. Ertzaintzak gaineratu du ikerketa zabaldu dutela, “gertatutakoa aztertzeko”.