Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

100 bat igerilari batuko ditu 30. Ondarroa Sariak

Txapelketa 10:00ak inguruan hasiko da eta bazkaltzeko ordurako amaitu. Ondarroa, Markina-Xemein, Zalla, Igorre eta Lekeitioko igerilariek egingo dute uretara dzanga.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/02/06

Ondarru Igeri Taldeak antolatuta, igeriketako 30. Ondarroa Saria jokatuko dute zapatuan [otsailak 8] Zaldupe udal kiroldegiko igerilekuan. Antolatzaileek iragarri dutenez, eskolar mailako eta federatutako 100 igerilari inguruk dzanga egingo dute uretara Ondarru Sariaren bila.

Herriko igeri taldeko 40 bat lagunez gain, Markina-Xemeindik, Zallatik eta Igorretik etorritakoak ere batuko dira urteroko topaketan. “Lekeitiarrak ere gonbidatu ditugu, baina duatloi denboraldia hasten denez, ez dakigu zenbat lagun etorriko diren”.

LH 3tik hasita Batxilergo bitartean dauden ikasleek parte hartuko dute batez ere. “Tartean, master gutxi batzuk ere parte hartuko dute”. Igerilariak 09:00etarako beroketak egiten hasiko dira, eta 10:00ak bueltan egingo dute lehenengoek uretara dzanga. Txapelketaren batean egiaztatuta duten denboraren arabera antolatuko dituzte txandak. “Adina ez da kontuan hartuko. Antzeko marka dutenen aurka egingo dute igerian, baina sailkapenak gero adinaren arabera egingo dira”.

50 metro eta 100 metroko lasterketak tximeleta, bizkar, bular eta crawl estiloetan egingo dute igeri parte hartzaileek. Horrez gain, taldekako errelebo lasterketak ere egingo dituzte estiloetan zein crawl erara.

Txapelketa amaitu eta sari banaketa egin bitarteko atsedenaldian (13:00ak inguruan), berriz, Ondarroako igeri eskolakoek erakustaldia egingo dute. Normalean erakustaldia arratsaldean egin ohi izan dute, baina aurten, estreinako, erakustaldia eguerdian egitea erabaki dute. “Txapelketa amaitu, eta sailkapena osatu bitartean denbora asko egoten da, eta aurten tarte hori aprobetxatuko dugu erakusketa egiteko”. 

Haur bakoitzak luze bat egin beharko du crawl estiloan eta beste bat bizkar estiloan. “Erakusketa ikusi nahi dutenen gurasoek horretarako aukera edukiko dute. Oinetako egokiekin erakusketa ikustera igerilekura sartzeko aukera edukiko dute”.

Ikusleek bestelakoan, igerileku kanpotik jarraitu ahal izango dute txapelketa. Igerilekuaren kanpoko leihoetatik zen sasoi batean taberna zen gela ere ikusleentzako egokituko dute. “Bozgorailuak egongo dira ipinita gela horretan, txapelketa jarraitu ahal izateko”.

Kiroldegiko zuzendaritzak zabaldutako ohar baten arabera, igerilekuak itxita egongo dira txapelketak dirauen artean. Gogorarazi dutenez, igerilekua itxita egongo da 09:00etatik 13:30era bitartean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.