Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Markina-Xemeingo Zuhaitz, Landare eta Tresneria azokak erantzun ona jaso du

Izandako salmentekin pozik azaldu dira mintegietako kideak. Lehen orduan saldu dute gehien, eta euriak baldintzatu ditu eguerdiko salerosketak. Ekoizleen postuetan, eguerdi partean egon da mugimendurik handiena.

Markina-Xemeingo Zuhaitz, Landare eta Tresneria Azoka Markina-Xemeingo Zuhaitz, Landare eta Tresneria Azoka
Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Markina-Xemein
2020/02/08

Ondo joan dira salmentak Markina-Xemeingo XVIII. Zuhaitz, Landare eta Baserri Tresnerien Azokan. Frontoiaren aldean jarri dituzte aurten azokan parte hartu duten 11 mintegietako postuak. Urteetan datozenak ziren batzuk, eta  lehen aldiz etorri denik ere ez da falta izan. Landare ekoizleak “pozik” zeuden jendearen erantzunagaz. Ohi legez, zer erosi argi zeukatenek lehen ordua aukeratu dute “piezarik dotoreenak” etxera eramateko, eta azokak ateak zabaldu orduko joan dira erosketak egitera.  Asko izan dira erosle goiztiarrak. Gainerakoek eguerdi partean egin dute azokan buelta, eta haiek ere, tartean-tartean, eskuratu dute zer edo zer. Zuhaixka eta landare poltsekin ikus zitekeen jendea azoka eremuaren inguruan.

“Lehen aldiz etorri gara Markina-Xemeingo azokara, eta egia esan, lehen orduetan asko saldu dugu, uste baino gehiago. Pozik gaude. Tolosara joan da aita, hango azoka ezagunagoa da, eta herriak bizilagun gehiago ditu, baina Markina-Xemeinen ere salmentak oso ondo joan dira”, zioen Murueta Mintegikoak atzean zeukan apal erdi hutsa seinalatuz. Arrasateko Ekoudalatxeko mintegikoak ere gustura zeuden. “Gure herrian ere egiten da halako azoka bat, baina hemen baino askoz mintegi gutxiagokoa. 11 mintegi egotea pozgarria da. Oso gustura gaude hemen, eta jendeak ere ondo erantzun du”.

Euria zegoen iragarrita, eta ez du hutsik egin. 12:15 aldera hasi dira lehen tantak, eta salmentetan asko igarri da hori: “Hemendik aurrerakoak egin du. Euriak dena baldintzatzen du beti”, zioten, penaz. 

Eskualdeko ekoizle postuetan eguerdian ibili da jende gehien

Eskualdeko ekoizle postuetan eguerdian ibili da jende gehien

Eskualdeko ekoizleek ere hitzordua izan dute azoka eremuan. Goizen baino, eguerdiruntz hasi zaizkie herritarrak postuetara gerturatzen. “Orain dela urte batzuk jendea goizago etortzen zen, baina, orain, egueriko giroagaz batera hasten dira etortzen gehienak”, zioten. Euripean, baina ibili da jendea batera eta bestera, ogi, gozoki, sagardo edota jogurtek erakarrita. Eta sabela berotu nahi izan dutenek esku-eskura izan dituzte talo postuak.

Izarbidean, pozik. Frontoi txikiaren aterpearen babesean jarri dituzte merkatu txikiko postuak eta Izarbidean elkartearena. Mari Eli Ituarte Izarbideanen presidentea pozik zegoen jendeak emandako erantzunagaz. Goxokiak eta tortilla pintxoak izan dituzte salgai, eta salmentak oso ondo joan zaizkie. “Aurrera eramateko ekintzetarako oso ondo etorriko zaigu gaur ateratakoa. Bihar, esaterako, Bilbora doaz kide batzuk, antzezlan bat ikustera”.

XVIII. Zuhaitz, Landare eta Tresneria Azoka

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.