Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zaldibarren desagertutako bi langileen autoak izan daitezkeenak agertu dira hondakinen artean

Gaur goizean [otsailak 8] ekin diete bilaketa lanei, baina eguerdian bertan behera utzi behar izan dituzte, euriak lursailaren ezegonkortasuna areagotu duelako. Larrialdi zerbitzuak bihar goizean bilduko dira, bilaketagaz jarraitu ala ez baloratzeko.

Argazkia: UVR Ertzaintza
Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Markina-Xemein
2020/02/08

Gaur [otsailak 8] 09:00etan ekin diete larrialdi zerbitzuek Zaldibarko zabortegian desagertuta jarraitzen duten Markina-Xemeingo eta Zallako langileen bilaketa lanei. Lur mugimendu gehiago egoteko arriskuagatik, eskuz egin dituzte lanak, baina eguerdirako, bertan behera utzi behar izan dituzte, “euriak lanean ari diren lursailaren ezegonkortasuna areagotu duelako”. Bihar goizean [otsailak 9] bilduko dira erreskate taldeak, bilaketagaz jarraitu ala ez baloratzeko. Gaur goizean jakinarazi dutenez, hondakinen artean langileen autoak izan daitezkeenak topatu dituzte. Atzo arratsaldean [otsailak 7] aurkitu zituzten ibilgailuak.

Bestetik, atzo arraltsaldean sute txiki bat piztu zen zabortegiaren goikaldean, eta oraindik ez dute lortu itzaltzerik. Suhiltzaileek sutea non den badakite, baina kokapenagatik, gaitza da hara heltzea.

Eguenean [otsailak 6] 16:00ak aldera gertatu zen lur jausia Zaldibarko zabortegian, eta Verter Recycling enpresako bi langile desagertuta daude ordutik. Ustez azpian harrapatuta geratu ziren, eta, beraz, haiek bilatzeko lanak hasi zituzten. Atzo [otsailak 7], baina, eten egin behar izan dituzte bilaketa lanak, lan osasuneko teknikariek amiantoa atzeman dutelako zabortegian. Ingurua aztertu ostean atzo arratsaldean jarraitu zuten erreskate taldeek bilaketagaz. Osalan lan segurtasuneko agentziak espezializatutako enpresa baten laguntza edukiko zuen horretarako.

Lur jausiagaz, 500.000 metro kubo lur eta zabor erori ziren A-8 autobideraino, eta errepidea itxita geratu zen guztiz lehen orduetan.

Babes osoa hurrekoentzat. Markina-Xemeingo Udalak babesa adierazi die Zaldibarko zabortegian izandako lan istripuaren ondorioz desagertuta jarraitzen duen Markina-Xemeingo herritarraren senide eta gertukoei.

Erlazionatutako edukiaElkarretaratzea egingo dute Markina-Xemeinen

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.