Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Hil egin da Mutrikuko portuko uretan agertutako izurdea

Izurde marradunaren gorpua Plentziako Itsas Estazioa Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalen Ikerketa Zentrora eraman dute nekropsia egiteko. Lehen datuen arabera, izurdea emea eta gaztea da.

Mutrikuko izurdea hilda. Argazkia: Ambar elkartea
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2020/02/10

Ambar Itsas Faunaren Ikerketa eta Babesaren Elkarteko kideek jakitera eman dutenez, azken egunotan Mutrikuko portuko uretan ibili den izurdea domekan [otsailak 9] hil zen. Zehatz esanda, izurde marraduna (Stenella coeruleoalba) 10:00ak aldean Intxirrixan hilik agertu zen, Bentalekurantz igotzeko eskaileren parean. “Ez da nahi genuen amaiera izan, baina espero genuena izan da”.

Albistearen berri eduki orduko, Ambarreko kideak Mutrikura hurbildu ziren, eta animaliaren gorpua jaso zuten, 14:00ak aldera. “Animaliaren gorpua nekropsiak egiten ditugun tokira lekualdatu genuen, Plentziako Itsas Estazioa Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalen Ikerketa Zentrora. Animalia nahikoa txikia denez, guk geuk lekualdatu genuen”.

Ambarreko kideek esan dutenez, hilik agertutako izurdea emea eta gaztea zen, tamainagatik. “Oso txikia zen. Metro eta erdi baino gutxiago neurtzen ditu”. Azpimarratu dutenez, animaliaren heriotzaren arrazoia ez dute ezagutzen oraindik. Egunotan nekropsia egingo diote, eta emaitzek, beharbada, argituko dute heriotzaren zergatia. “Batzuetan animalia zergatik hil den jakiteko gai gara, baina beste batzuetan ezinezkoa izaten da. Kasu horietan, animaliaren organoen zatiak jasotzen ditugu eta biobankuan gorde, etorkizunean horiek aztertu eta beharbada zergatia ezagutzeko”.

Ambarreko kideek ohartarazi dutenez, herritar batek baino gehiagok animalia zergatik ez diren salbatzen ahalegindu galdegin diete. Horretarako pisuzko arrazoiak daudela azpimarratu dute. “Izurde marradunak oso basatiak dira; kostaldera, soilik, gaixorik edo txarto daudenean hurreratzen dira. Horrelako egoera baten aurrean animalia portutik ateratzeko harrapatzen saiatuz gero bihotzekoak jota hil daiteke, egoerak sortutako estresa dela eta. Arrazoi hori jende askok ez du ulertzen; animalia bai edo bai bizirik atera behar dugula uste du. Animalia basatiak dira, eta berez ere hil egingo lirateke, eta kasu horretan lasai hiltzen utzi behar zaio. Animalia ondo dagoela eta bizitzeko aukerak dituela ikusiz gero, dudarik gabe, beste zerbait egiten saiatuko ginateke”. 

Erlazionatutako edukiaMutrikun agertu den izurdea gaixorik dagoela uste dute adituek

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.