Lapurretan egin dute Mutrikuko beste taberna batean
Egun gutxitan portuan dauden tabernetan gertatzen den bigarren lapurreta da. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, eguen [otsailak 13] goizaldean lapurretan egin zuten Mutrikuko Portu kaleko taberna batean.
Zehatz esanda, moilan dagoen Txirlatxo tabernan ostu zuten. Ertzaintzak azaldu duenez, 03:30ak aldera jaso zuten abisua, tabernako alarma martxan jarri ostean. “Berehala gerturatu ginen, eta ailegatu ginenean ez genuen inor aurkitu lokal barruan”. Gaineratu dutenez, lapurrak tabernako leiho batetik sartu ziren barrura, eta kutxan zegoen dirua eraman zuten.
Egun gutxitan portuan dauden tabernetan gertatzen den bigarren lapurreta da honakoa. Tabernaren jabeek, oraingoz, ez dute salaketarik ipini, baina Ertzaintzak gertatu dena argitzeko ikerketa zabaldu du.