Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Poetry International' atariak Kirmen Uriberen hamahiru haiku itzuli ditu

Idazle ondarrutarraren '17 segundo' azken poema liburuko atal oso bat argitaratu dute ingelesez Herbereetako atari ezagunean. Elizabeth Macklinek itzuli ditu testuak.

Kirmen Uribe idazle ondarrutarra. Argazkia: Nerea Arrieta
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/02/20

Herbereetako Poetry International atari ezagunak Kirmen Uribe idazle ondarrutarraren 17 segundo azken poema liburuko atal bat argitaratu berri du. Nazioarteko poeten lanak ingelesez batzen dituen atariak, hain zuzen, Espetxeko haikuak deritzon ataleko hamahiru poesia jaso ditu ingelesez, baita jatorrizko hizkuntzan ere.  Webgune berean poesia sorta bat argitaratu dioten bigarren idazle euskalduna da. Aurretik Harkaitz Canoren zazpi poema solte daude soilik euskaratik ingelesera itzuliak. 

Asteon argitaratu dituzte poemak, eta derrigorrezko soldadutza sasoian intsumiso izateagatik igarotako kartzelaldia dute ardatz. Poesia horiek, hain zuzen, Uribe espetxean egon zeneko bizipenak batzen dituzte; idazle ondarrutarrak intsumiso izateagatik espetxeratu zuten.

Elizabeth Macklinek itzuli ditu testuak. Macklinek ondo ezagutzen du ondarrutarraren lana; aurretik ere Uriberen beste hainbat testu eta liburu ere itzuli ditu. 2001an argitaratutako Bitartean heldu eskutik lehenengo poesia liburua, esaterako, berak itzuli zuen 2007an, Meanwhile take my hand izenburupean. Itzulpena, hain zuzen, 2008ko PEN poesia itzulpen sarietan finalista izan zen.

Ondarrutarraren lana, egia esan, oso ezaguna da nazioartean. Hamabost hizkuntza baino gehiagotara itzuli dituzte haren lanak: frantsesera, japonierara, portugesera, errusierara, grezierara eta ingelesera, esate baterako. Uribe egun, New Yorken bizi da eta haren lanak The New Yorker, Open City, Brooklyn Rail eta Litte Star AEBetako egunkari ezagunetan ere argitaratu dituzte.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.