Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Ekoizpen errekorra hautsi du Mutrikuko olatuen energia plantak

Mutrikuko planta mugarri bat da olatuek sortutako energiaren historian. 2 Gigawatt sortu dira bertan, olatuen energia aprobetxatzen duen instalazio batean orain arte lortu den kopuru altuena.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2020/02/25

Energiaren Euskal Erakundeko iturriek jakitera eman dutenez, Mutrikuko olatu energiaren plantak ekoizpen elektrokikoari dagokionez, errekor berria ezarri du. Zehatz esanda, planta 2011az geroztik martxan jarri zenetik 2 Gigawatt (2.000.000 kWh) sortu ditu. Kopuru hori elektrizitatea lortzeko olatuen energia aprobetxatzen duen instalazio batean orain arte lortu den altuena dela azpimarratu dute. “Itsas produkzio hori apala da jada helduak diren sorkuntza elektrikoko beste teknologia batzuekin (eolikoa edo ziklo konbinatuak, esaterako) alderatuta, baina orain arte kopuru hori ez du beste olatu planta batek lortu”.

Orain gutxi lortutako errekorra aurretik lortutakoei gehitzen zaie. 2016. urtean, esaterako, martxan jarri zenaren bosgarren urteurrenarekin bat etorriz, mota horretako instalazio batek mundu mailan sortutako lehenengo Gigawatta ekoiztu zen bertan.

Datuei erreparatuz, Mutrikuko planta mugarri bat da olatuek sortutako energiaren historian. Mundu mailan funtzionamendu etengabean denbora gehien daraman olatuen energia planta da. Zehatz esanda, elektrizitate gehien ekoiztu duen instalazio komertziala eta funtzionamendu ordu gehien metatzen dituena da. “Itsas energien errefentzia dugu mundu osoan. Olatuen energia planta zaharrena da, eta, aldi berean, energia gehien sortu eta sareari energia gehien saldu diona eta funtzionamendu eta erabilgarritasun ordu gehien metatzen dituena ere”.

Bertan ekoizten den ekoizpen berriztagarri osoa energia banaketa sare orokorrera bideratzen da zuzenean. Energia kopuru horrek gutxi gorabehera 100 familiaren premiak hornitu ditzake urtebetean.

2019az geroztik BiMEPen (Biscay Marine Energy Platform) integratuta dago Mutrikuko planta, Armintzako kostaren parean gailu flotatzaileak (buiak eta sistema eolikoak) probatzeko instalazioak dituen Euskadiko itsas energien entsegu zentroarekin batera. Kate maila garrantzitsua da, gainera, turbina eta kontrol sistema berrien ikerketan. “Hauxe da itsas zabaleko gailu flotatzaileak probatzearen aurreko pausoa; I+Gko kostuak doitzea ahalbidetzen duen probarena, alegia”.

Mutrikuko kudeaketaren puntu garrantzitsuetako bat, era berean, itsasoaren energiaren erabilgarritasuna eta etorkizuneko aukerak ezagutarazteko agerikotasuna da. Mutrikuko Udalarekin ezarritako lankidetzari esker, turbina aretoaren barrualdea bisitatzeko aukera dago, tokiko turismo bulegoarekin adostutako bisiten bidez. 7.500 lagunek baino gehiagok bisitatu dute jada urtetik urtera bisita talde gehiago hartzen dituen instalazioak.

Hurrengo bisita gidatua zapatuan [otsailak 29] egingo dute. 11:30ean ipini dute hitzordua, eta bisita gazteleniaz izango dela iragarri dute. Bertan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik egin beharko dute erreserba 943-60 33 78 telefono zenbakira deituta edo turismo@mutriku.net posta elektronikora mezu bat bidalita.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.