Autobabes Planerako formakuntza saioa emango du Mutrikuko kiroldegiak
Formakuntza saioa martxoaren 4an egingo dute kiroldegiko kantxan. Bertan parte hartu nahi dutenek posta elektroniko bat bidali beharko dute otsailaren 29a aurretik.
Mutrikuko kiroldegiko arduradunek jakitera eman dutenez, Autobabes Plana azaltzeko formakuntza saioa emango dute martxoaren 4an. Formazioa plana diseinatu eta erregistratu duen Babesa Suzai enpresako Gorka Maza Erauskin teknikariak eskainiko du, kiroldegiko kantxan. Hitzordua 12:30ean ipini dute eta ikastaroak bi orduko iraupena izango duela aurreratu dute. “Autobabes Plana ondo azaldu eta erakunde eta elkarte erabiltzaileren batek izan ditzakeen zalantzak argitzeko antolatu dugu formakuntza saioa”.
Bertan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena. Horretarako azken eguna otsailaren 29a izango da. Interesatuek posta elektroniko bat bidali beharko dute udalkirolamutriku@gmail.com edo kirola@mutriku.net helbideetara.
Formazioa, hain zuzen, ikastetxeetako arduradunei, soinketa irakasleei, kiroldegia erabiltzen duten kirol eta kultur elkarteei, Musika Eskolakoei, Eskola Kirolekoei eta beste hainbati zuzendua dagoela esan dute. “Kiroldegia ohiko zein ohiz kanpoko orduetan erabiltzen duzuen eragileok formakuntza egitea ezinbestekotzat jotzen dugu. Ekitaldi puntualetan kiroldegia erabili nahi duen orok Autobabes Planera atxikitu beharko du, eta antolatzaileak diren heinean, jarraibiede guztiak aurrera eraman beharko dituzte. Guzti horregatik da garrantzitsua formakuntza parte hartzea”.