Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Hastear dago antxoa kanpaina

Eguraldi ona baldin badago, ontziek astelehen goizean irtengo dute antxoatara. Berdel kanpaina abian badago ere, berdelik ez dute lehorreratu egunotan. Asteon parrotxa ale batzuk arrantzatu dituzte.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/02/27

Udaberria gerturatzen ari da, eta horregaz batera, hastear dago antxoa kanpaina ere. Kanpaina ofizialki, martxoaren 1ean zabalduko dute, baina domeka denez, baxurako arrantzaleak astelehenera arte ez dira kantauri itsasoko arrain preziatua arrantzera itsasoratuko. “Eguraldi ona baldin badago itsasontzi guztiak astelehen goizean itsasoratuko dira”, azaldu dute Ondarroako Kalare Deuna kofradiako arduradunek.

Kofradiako iturriek nabarmendu dutenez, ontziak ezingo dira 09:00ak aurretik itsasoratu. “Lehen benta ere ezingo da 12:00ak aurretik egin”. Itsasoa egoera onean baldin badago eta sareak antxoaz betetzen baldin badira, martitzen [martxoak 3] goizeko bentan lehen antxoa aleak saltzea espero dute Ondarroan.

Berdel kanpaina, ostera, zabalik dago, baina baxurako ontziek ez dute askorik arrantzatu oraindik. Gaur [otsailak 27], esaterako, kaxa bakarra lehorreratu dute . “Kiloa lau euro inguruan saldu da bentan”.

Egunotako arrantza salmentari dagokionez, ez da ezer aipagarririk egon Kalare Deunako bentan. Asteon, oro har,  nahikoa eguraldi txarra egon da itsasoan, eta hori dela eta, salmentetan ere eragina eduki du. Martitzenean [otsailak 25] arrainagaz lehorreratu zirenek, portuan geratzea erabaki zuten, eta eguaztenean [otsailak 26] ere portuan lotuta egon ziren. “Eguaztenean, esaterako, ez zen bentarik egon”.

Egunotan, batez ere, tamaina txikiko sardina lehorreratu dute. Parrotxa, oro har, oso merke saltzen ari dira bentan. Garestien 0,60 zentimoan saldu da kiloa eta merkeen, 0,25 zentimotan. Oraindik ere ontzi gutxi ari dira porturatzen Ondarroan, baina parrotxa lehorreratu dutenek 700 bat kaxa arrantzatu dituzte. “Ez dira kopuru handiak. 4.000-5.000 kilo lehorreratu dituzte bakoitzak”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.