Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia
Maiatzaren Lehena

Kaleetatik etxeko balkoi eta leihoetara eraman dituzte protestak sindikatuek

Sindikatu bakoitzak eguna bere erara antolatu badu ere eguna, indarrak batu, eta irudi komun bera partekatu dute. Irudi hori Lea-Artibai eta Mutrikuko balkoi eta leiho ugaritan ikusi ahal izan da.

LABen auto karabana Ondarroatik igarotzen
Nerea Bedialauneta Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/05/01

Gaurkoa ezohiko Maiatzaren Lehena izan da. Osasun krisiak eragindako konfinamendu egoera dela eta, aurtengoa ez da besteetan modukoa izan. Ez da egon ohiko manifestaziorik. Langileek ezin izan dituzte kaleak hartu, eta egoerak kaleetan aldarrikapenak egitea eragotzi badu ere, aldarrikapenak ez dira desagertu. Gaurkoan balkoi eta leihoetatik zintzilikatu behar izan dituzte urteroko aldarriak. Hori bai, mamiari dagokionez, gaurkoa ere langile harrotasuna aldarrikatzeko eguna izan da.

Sindikatu bakoitzak bere erara antolatu badu ere eguna, euskal gehiengo sindikaleko sindikatuek (LAB, ELA, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde) indarrak batu, eta irudi komun bera partekatu dute. Irudi hori herritarrei balkoietan eta leihoetan ipintzeko dei egin zuten, eta eskatu modura, Lea-Artibai eta Mutrikuko balkoi eta leiho ugaritan ikusi ahal izan da irudia.

Sindikatu bakoitzak, ohi modura, bere ekimen propioak ere egin ditu, eta Internet bidez egindako agerraldiak nagusitu behar izan dira gaurkoan. Telematikoki egindako agerraldietan, egungo sistema kapitalista salatu dute LABek eta ELAk, esaterako.

Bizitza erdigunera, gure lanak mundua eraldatzen du lelopean ospatu du Langileen Nazioarteko Eguna LAB sindikatuak. 10:00etan hasi da LABen lehenengo ekimena. Auto karabanek hainbat herri zeharkatu dituzte langileei “elkartasun eta errekonozimendua adieraziz”.Sindikatuak 12:30ean egin du eguneko ekitaldi nagusia. Maiatzaren Lehenean, “bizitza duina” bermatzen duen normaltasun berri baten aldeko borroka aldarrikatu dute, eta sindikatuaren Youtubeko kanaletik GarbiƱe Aranburu LABeko idazkari nagusiaren berbak jarraitu ahal izan dira.

Aranburuk agerraldian azpimarratu duenez, normaltasuna nahi dute, baina normaltasun berri bat. “Ez dugu normaltasun kapitalistara itzuli nahi, ez dugu bizitza duina eragozten duen eta planeta suntsitzen duen normaltasun bat nahi. Horregatik diogu premiazkoa dela beste eredu ekonomiko eta sozial baterantz joatea. Premiazkoa da trantsizio ekofeminista bati ekitea, bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jartzeko. Iritsi da unea pilaketa eta aberastasun kapitalistaren zikloari amaiera emateko”.

Gertatzen ari dena osasun krisia baino haratago doala ziurtatu du Aranburuk. Sindikatuak sistema osoa ikusten du krisian.”Sistema da gaixo dagoena; zaintza krisia, krisi ekologikoa, krisi soziala, horiek guztiak pilatzen dira sistemaren krisiaren barruan. Indarrean dagoen eredu kapitalista, heteropatriarkal eta ekozida honek ezinezko bilakatzen du bizitza duina”.

ELA ere ildo beretik mintzatu da. “Bizitza gara”. Hori izan da Maiatzaren Lehenerako ELAk aukeratu duen mezua. 12:00etan egin du sindikatuak ekitaldi nagusia. Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak agerraldia egin du sare sozialen bidez. Lakuntzak nabarmendu du pandemiak agerian utzi dituela sistemaren egiturazko arazoak. “Krisi honek gogoratzen du zer den funtsezkoa biziak jarrai dezan; zer sektore eta enplegu diren berme bakarra egun bizi dugun moduko erronka larriei aurre egiteko eta zer garrantzitsua duen sektore publikoak”.

Baieztatu duenez, aurtengo Maiatzaren Lehenak gogora ekarri du zeintzuk diren bizitzarako ezinbestekoak diren enplegu eta sektoreak, eta kolektiboa eta publikoa direla bizitzak aurrera egiteko berme bakarra. “Kolektiboak eta publikoak guztion berdintasuna bermatzen dute, eta horrek bakarrik salba gaitzake”. Maiatzaren Lehenaren balioen garrantzia ere goraipatu du Lakuntzak. “Elkartasuna, berdintasuna eta langile klasearen parte izatea”. Horregatik, aterabide bakarra ikusten du: batetik, erantzun kolektiboa beharrezkoa dela, “bizitzak elkartasun eta berdintasunetik abiatuta defenditzeko”; bestetik, “inoiz baino nabarmenago geratu da indibidualismoaren eta arlo pribatuaren gezurra”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.