Motorzale bat larri zauritu da Mutrikun
Saturrarango hondartzara sartzeko bidegurutzean motor batek eta auto batek aurrez aurre jo zuten. Motorrak eta autoak su hartu zuten.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, domekan [ekainak 1] 30 urteko motorzale bat larri zauritu zen auto baten kontra talka egin ostean. Ezbeharra, arratsaldean gertatu zen, 17:30ak aldera, N-638 errepidean, Saturraran hondartzara sartzeko bidegurutzean eta Pikupeko etxeen parean, hain zuzen.
Igorritako datuen arabera, Renault Space markako auto batek eta Ducati Monster motor batek aurrez aurre jo zuten, eta talkaren ostean, motorrak eta autoak su hartu zuten. Kolpearen ondorioz, moto gidaria larri zauritu zen, eta Donostiako ospitalera eraman zuten.

Motorra eta autoa, sutea itzali ostean. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak