Plaiko Zubiaren zutabeen oinarriak egonkortzeko prestaketa lanak egin dituzte
Zubiaren zutabeen oinarriak egonkortzeko lanekin hurrengo egunetan hasiko dira.

Ondarroako udal iturriek jakitera eman dutenez, Plaiko Zubia eraberritzen ari den Orion enpresako langileak zubiko zutabeen oinarrien egonkortze lanak egiteko prestakuntzak egiten hasi dira gaur [ekainak 15]. “Esan digutenez, zutabeak egonkortzea izango da egin beharreko lehen lana, gero zubi eraberritua gainean ipintzeko. Geroz eta gutxiago falta da Plaiko Zubia bere lekuan ikusteko”.
Gaineratu dutenez, zubiaren zutabeen oinarriak egonkortzeko lanekin hurrengo egunetan hasiko dira. “Dakigunez, zutabeen oinarriei altxagarri antzerako batzuk ipini behar dizkiete, eta lan horiek egin ahal izateko prestaketetan hasi dira gaur”.

Plaiko zubiaren zutabe bat aldamioak ipinita. Argazkia: Ondarroako Udala