Equo Berdeak koalizioak ekitaldia egin du Mutrikun
Arrantza jasangarriari eta baso kudeaketari buruzko jardunaldia antolatu dute Mutrikuko Beheko Plazan.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainaren baitan, zapatuan [ekainak 27] ekitaldi politikoa antolatu zuen Equo Berdeak koaliziak Mutrikuko Beheko Plazan. Edurne Baranda Gipuzkoako zerrendaburuak parte hartu zuen ekitaldian. Mutrikuko Berdeak + Independenteak alderdiko Iñigo Agirreko zinegotzia, Mutriku Natur Taldeko eta Naturkoneko kideak ere bertan egon ziren, beste batzuen artean.
Ekitaldia Iñigo Agirre zinegotziak aurkeztu zuen, eta Gipuzkoako zerrendaburuak arrantza jasangarriari eta baso kudeaketari buruz luze jarduteko aukera eduki zuen. Gaiari buruzko proposamenak eta ideiak trukatzeko tartea ere hartu zuen han batutakoekin batera.