Mikel Arrasate lekeitiarrak Azpeitia Saria irabazi du
58,5 kilometroko ibilbidea osatzen azkarrena izan zen Ondarroako Aurrera Txirrindulari taldeko kidea; 1 ordu, 42 minutu eta 23 segundo behar izan zituen.
Ondarroako Aurrera Txirrindulari taldeko Mikel Arrasate lekeitiarrak kadete mailako 40. Azpeitia Saria irabazi du asteburuan. 58,5 kilometroko ibilbidea osatzen azkarrena izan zen; 1 ordu, 42 minutu eta 23 segundoko denbora markatu zuen Loiola hotelaren pareko helmugan besoak igota igaro zenean.
Arrasatek lasterketa bikaina egin zuen. Erakustaldi ederra eskaini zuen, eta erasoari ekin eta ihesaldi luze baten ondoren, azken kilometroak bakarrik egin zituen lasterketa nagusitasun osoz irabaziz. 1.44.28 denbora eginda, 1 minutu eta 45 segundo geroago helmugaratu Markel Zamora (Aranako) bigarren sailkatua. Podiuma osatzen azkena BeƱat Garaiar (Augar-Laguntasuna) izan zen; ibilbidea osatzeko Arrasatek baino 2 minutu eta 2 segundo gehiago behar izan zuen (1.44.35) .