Jule Goikoetxeak Euskal demokrazia patrialkalari buruzko hitzaldia emango du Mutrikun
Berbaldia eguaztenean izango da, eta antolatzaileek aurretik izena ematea nahitaezkoa dela gogorarazi dute. Parte hartzeko interesa dutenek 'emakumeakmutrikunabian@gmail.com' posta elektronikora mezu bat idatzi beharko dute.
EHUko irakasleak eta ikerlariak eguaztenean [urriak 7] emango du hitzaldia Mutrikuko Zabiel kultur etxean. 18:30ean ipini dute hitzordua. EMAk antolatu du berbaldia, baina bertara joateko aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa dela gogorarazi dute. Bertaratzeko interesa dutenek emakumeakmutrikunabian@gmail.com posta elektronikora mezu bat idatzi beharko dute. Bertan, izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbaki bat ere atxikitzeko eskatu dute. Osasun protokoloa dela eta, aforo mugatua egongo da.
Goikoetxeak berak zuzendutako eta ZuriƱe Rodriguez, Estitxu Garai Artetxe eta Lore Etxeberriaren artean ondutako Euskal demokrazia patriarkala liburua izango du mintzagai eguaztenean. Hain zuzen ere, patriarkatu kapitalistaren dimentsio ezberdinak eta horien ondorioak modu bateratuan jasotzen ditu saiakerak.