Ondarroako Jabekuntza Eskolan izena emateko epea zabalik dago
Urrian hasi eta uztailera bitartean, feminismoagaz, emakumeen osasunagaz, kulturaren berdefinizioagaz eta emakumeen nortasunagaz lotutako ikastaroak egin ahal izango dira Etxelilan.
Ondarroako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak ikasturte berriko ikastaroak zeintzuk izango diren ezagutara eman du egunotan. Urrian hasi eta uztailera bitartean, feminismoagaz, emakumeen osasunagaz, kulturaren berdefinizioagaz eta emakumeen nortasunagaz lotutako ikastaroak egin ahal izango dira Etxelilan. Ikastaroetan izena emateko epea gaurtik [urriak 2] aurrera zabalik dago.
Datorren astean hasiko dira bidea egiten ikasturteko lehenenengo bi ikastaroak ere. Urriaren 7an hasita, esaterako, Komunikaziorako plataforma digitaletan trebatzeko aukera egongo da Leire Abiagar Elortza kazetariaren eskutik. Bi orduko bi saio eskainiko dituzte urriaren 7an eta 14an, 16:30etik 18:30era. Matrikularen prezioa 5 eurokoa da. Urriaren 9an, berriz, literatura tailerra hasiko da Ainhoa Aldazabal Gallastegi euskal filologian lizentziatuaren eskutik. Hiru orduko lau saio egingo dituzte urriaren 9an, abenduaren 18an, otsailaren 12an eta maiatzaren 7an, 17:00etatik 20:00etara. Matrikulararen prezioa: 10 euro.
Eskainitako ikastaroren bat egiteko interesa dutenek matrikula fitxa bete eta ordainketa egin beharko dute. Goizetan, udal diru bilketa bulegoan (Kantoipe 3an) jasoko dute dokumentazioa, eta arratsaldetan, berriz, Etxelilan (Artibai 3, lehen solairuan). “Matrikulazioa ez da onartuko matrikula fitxa bete eta ikastaroa ordaindu arte”. Behin matrikula egin ostean, baja ematen dutenei ez dietela dirurik itzuliko jakinarazi dute.