Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hiru oinarri edukiko ditu Etxelilaren programazio berriak

Azken urteotan egin modura, Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan eta Parte hartze gune irekietan parte hartzeko aukera egongo da. Aringaingan taldearen aurkezpena, esaterako, eguenean egingo dute.

Etxelilaren programazio berriaren aurkezpena. Argazkia: Ondarroako Udala
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/10/06

Urritik hasi eta uztailare bitartean, feminismoagaz lotura duten hainbat arlo landu eta beste hainbat esparru ikutuko dituzten ikastaroak, berbaldiak eta tailerrak eskainiko dituzte Ondarroako Etxelilan. Azpimarratu dutenez, aurkeztu berri duten Etxelilaren aurtengo programazioak hiru oinarri edukiko ditu.

Azken urteotan egin modura, Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan eta Parte hartze gune irekietan parte hartzeko aukera egongo da, eta berritasun modura, Eztabaida Gune Feministan ere parte hartu ahal izango da. “COVID-19ak eragindako errealitate berrira moldatzeko asmoz, ohiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaz gain, jarduera irekiez osatutako proposamen bat prestatu dugu aurten: Eztabaida Gune Feminista. Honen helburua, aditu batek gidatuta, herritar guztiei zuzendutako jarduerak antolatzea da, hausnarketa eta eztabaida feministak garatzeko espazio bat zabalduz”.

[2020-2021 ikasturteko programa irakurri HEMEN]

Egoera berrira Etxelila eta bertako ikastaroak zelan moldatuko diren ere azaldu du Irina Alkorta Bedialauneta Berdintasun zinegotziak. “Momentu bakoitzean indarrean dauden neurriak hartu beharko dira. Momentuko aforoaren mugak errespetatu beharko dira; horregatik, hitzaldi eta tailer irekietara ordurako etortzea eskatzen dizuegu, eta aforoa betetzen bada, errespetatzea”. Aurrez aurreko saioak egotea ezinezkoa bada, alternatibak bilatuko dituztela gaineratu du. “Aurrez aurreko jarduerak ezingo balira egin, eta posible den kasuetan, era telematikoan eta plataforma digitalen bitartez eskaintzen saiatuko gara”.

Aurkezpenak. Parte hartze guneei, dagokienez, aurten lau gune egongo dira abantean: Aringaingan, Literatura eztabaidatzeko gunea, Andrabanda feminista eta Neska gazteen txokoa. Arantza Burgoa Agirregomezkorta kirolariak dinamitzatzen duen Aringaingan taldearen aurkezpena, esaterako, eguenean [urriak 8] egingo dute, 19:00etan hasita. Azaroaren 9an, berriz, Miren Larrea Murgoitiok dinamizatzen duen Neska gazteen txokoaren txanda izango da. 18:00etan egingo dute taldearen aurkezpena.

[2020-2021 ikasturteko programa irakurri HEMEN]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.