Eneko Sagarmendi mutrikuarra, bigarren Master Cup txapelaren bila
Iaz Leire Esnal zumaiarrarekin batera irabazitako txapela defendatzera kantxaratuko da domekan mutrikuarra. Mutrikuarrak Errenteriako Agustin Otaola pilotalekura gonbidatu ditu.
Errenteriako Mindara klubeko palista mutrikuarrak Euskal Pilota Egokituko III. Master Cup txapelketaren finala jokatuko du domekan [urriak 11], Errenterian. Leire Esnal zumaiarrarekin batera osatuko du bikotea, eta iaz irabazitako txapela defendatzera kantxaratuko dira final handian; gorriz jantzita ateratzeko ohorea izango dute. 12:00etan hasiko da norgehiagoka, Agustina Otaola pilotalekuan.
Final handia 25 tantora jokatuko dute, eta IƱaki Divasson eta Xabier Arizkorretaren aurka neurtu beharko dituzte indarrak. Aurkariek ere maila oso ona erakutsi dute txapelketan, eta itxura guztien arabera, final estua eta lehiatua izango da. Sagarmendik eta Esnalek eskarmentu handia dute palaz, eta hainbat txapelketa irabazi dituzte batera. Kantxan dena ematera ematera aterako da mutrikuarra, eta finalera begira lasai dagoela azpimarratu du. “Oso motibatuta nago. Lasai ikusten dute neure burua, konzentratuta”.