Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Geoparkearen urteurren jaialdiak kresalez busti du Mutrikuko moila

Udalak jaialdiari buruzko balorazio positiboa egin du. Zapatuan moilan egin ziren ekintzetan nahikoa jende batu zela esan dute. Batel tradizionaletan nabigatzeko irteerek, esaterako, arrakasta handia eduki zuten.

Geoparkearen jaialdia, Mutrikun. Argazkia: Geoparkea.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2020/10/12
Zumaiari lekukoa hartuta, Euskal Kostaldeko Geoparkearen hamargarren urteurrena ospatzeko Itsas ondarearen jaialdia: Hiru Anai batela, mende bateko historia zuzenean jaialdia egin zuten Mutrikuko moilan zapatuan [urriak 10]. Hamarkada bateko ibilbideari aitorpena egiteko itsas ondareari estuki lotutako hainbat ekintza egin zituzten goizean zein arratsaldean. 

Goizean, esaterako, eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, Merkatu Txikia egin zuten. Eguraldi txarra zela eta, goiz partean “giro nahikoa tristea” egon zela esan dute Mutrikuko udal iturriek. Baina hasieran ez zirudien arren, 11:00ak aldera atertu, eta jendea eguerdi parterako moilako postuetara hurreratzen hasi zen. Erakusmahaiak ipini zituzten ekoizleek, oro har, ondo saldu zutela agertu dute.

Ontzi tradizionalen erakusketa. Argazkia: Geoparkea.

Itsas ondarearekin lotutako ekintzek ere arreta berezia bereganatu zuten. Itsasontzi tradizionalen erakusketa egin zuten, eta, tartean, Beduola elkarteko berreskuratzen ari dien Hiru Anai batelaren berreskuratze lanak zuzenean ikusteko aukera egon zen. Herriko Arku Gain elkarteko kideek ere parte hartu zuten jaialdian. Herriko arrantza tresna zaharrak eta baxurako arrantzan herrian erabili izan diren hainbat tresna erakusgai jarri zituzten. Amugileek amuak zelan egiten zituzten erakutsi zieten bertaratu zirenei, eta garai bateko aparejuen erakustaldia ere egin zuten, herriko lanbide bat balioan jartzeko asmoarekin.

Arratsaldean egin ziren ekintzei dagokienez, Arrietakua Jauregira egin ziren bisita gidatuetan plaza guztiak bete ziren, eta Iturri eta Patxuelas batel tradizionaletan nabigatzeko txandak ere arrakasta handia izan zutela agertu dute. “Batelek zortzi joan-etorri egin zituzten portuko uretan barrena”.

Mutrikuko udal iturriek jaialdiari buruzko balorazio positiboa egin dute. “Jaialdia oso polita izan zen. Jende asko hurbildu zen, gehienak herritarrak, baina baita kanpoko batzuk ere”. Leire Barriuso Geoparkeko kudeatzailearen esanetan, gainera, ondare kulturala balioan jartzeko jaia izan zen zapatukoa. “Ondare kulturala balioan jarri eta herriko ohiturak gordetzeko asmoarekin, hiru herriak lotzen dituen itsasoa hartu dugu hizpide Geoparkearen 10. urteurrena ospatzeko. Hamarkada honetan Geoparkeak indarra bermatu du, besteak beste, herriko jendeari esker, eta jaialdia ere horregatik antolatu dugu, herriak gozatu dezan”.

Mutrikuko udal ordezkariak eta Geoparkeko ordezkariak, Mutrikun. Argazkia: Geoparkea

Mutrikuko moilan egindako Merkatu Txikia. Argazkia: Mutrikuko Udala

Moilan ipini zuten erakusketa. Argazkia: Mutrikuko Udala

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.