Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ainhoa Tolosa, Gorka Martin eta Hodei Crujeiras, Dzanga Kayak-Surf Txapelketako onenak

Emakumezkoetan Ainhoa Tolosa piragua luzeagaz zein motzagaz onena izan da. Hodei Crujeirasek sekulako ezustekoa eman du piragua motzetan.

Parte hartzaile bat III. Dzanga Kayak-Surf txapelketako olatu bat hartzen. Argazkia: Dzanga
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mendexa
2020/10/26

Zapatuan Mendexako Karraspioko hondartzan lehiatu zuten III. Dzanga Kayak-Surf Txapelketak baditu irabazleak.  Horietan onenak Ainhoa Tolosa, Gorka Martin eta Hodei Crujeiras izan ziren. Tolosak sasoiko dagoela erakutsi zuen beste behin ere. Emakumeetan Open kategoriako onena izan zen piragua motzagaz zein luzeagaz. Diziplina bietan Olatz Garmendia eta Irati Bordagai izan zituen atzetik podiumean.

Open kategorian gizonezkoetan, berriz, mundu mailan lehiatzen aritzen den Gorka Martinek piragua luzeekin duen eskarmentua begi bistan laga zuen. Bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren, Hodei Crujeiras eta Odei Etxeberriarentzat izan ziren. Piragua motzei dagokienez, Hodei Crujeiras gazteak sekulako ezustekoa eman zuen finalean, munduko txapelketetan lehiatzen aritzen diren onenei irazita. Bigarren postua Odei Etxeberria munduko txapeldunordearentzako izan zen eta hirugarren postua, berriz, Xabi Olanorentzat.

30 piraguistek parte hartu zuten proban. Goizean kanporaketak jokatu zituzten, eta arratsaldean finaleko saioak jokatu zituzten. Txanda bakoitzean hamar olatu hartu ahal izan zituzten partaideek; horietako bi puntuaziorik onenak hartu zituzten kontuan. Open kategoriako lehiaz gain, kadete, junior, master eta grand master kategoriako txapelketak ere erabaki ziren Karraspioko uretan.

Dzanga Lekeitioko piragua taldeak txapelketari buruzko balorazio oso ona egin du. “Baldintza onak edukitzea ez da erraza izaten. Metro erdi handiagoko olatuekin hobeto ibiliko ginen, baina balorazio ona egin dezakegu. Eskerrak eman nahiko genizkieke proba hau aurrera eramateko ahalegina egin dutenei”.

Itsasgoran olatu gehiago egongo zela aurreikusita bazegoen ere, olatu gutxi egon zela nabarmendu dute antolatzaileek. “Txapelketa hasi baino ordu pare bat arinago itsasoa bare-bare zegoen. Txapelketaren hasiera 40 minutu atzeratu behar izan genuen, izan ere, olatuak gehitzen hasi ziren”. Itsasoaren baldintzak esperotakoak modukoak izan ez baziren ere, metro inguruko olatuak egon ziren, txapelketan parte hartu zutenek olatu artean ondo pasa eta ikuskizun ederra eman zutela esan dute.

 

SAILKAPENA

IC, emakumeak

  1. Ainhoa Tolosa
  2. Olatz Garmendia
  3. Irati Bordagarai
  4. Naroa Larruskain
  5. Xiang Messacasa

 HP, emakumeak

  1. Ainhoa Tolosa
  2. Olatz Garmendia
  3. Irati Bordagarai
  4. Naroa Larruskain
  5. Xiang Messacasa

Open IC, gizonezkoak

  1. Gorka Martin
  2. Hodei Crujeiras
  3. Odei Etxeberria
  4. Xabi Olano

Open HP, gizonezkoak

  1. Hodei Crujeiras
  2. Odei Etxeberria
  3. Xabi Olano
  4. Gorka Martinez

Kadete IC, gizonezkoak

  1. Aiur Illarreta
  2. Jon Etxeberria
  3. Urko Iturrioz
  4. Adrian Labidi

Kadete HP, gizonezkoak

  1. Aiur Illarreta
  2. Jon Etxeberria
  3. Adrian Labidi
  4. Urko Iturrioz

Junior IC, gizonezkoak

  1. Iñaki Urbe
  2. Eñaut Calvo
  3. Peru Barandiaran

Junior HP, gizonezkoak

  1. Aimar De la Fuente
  2. Peru Barandiaran
  3. Eñaut Calvo
  4. Iñaki Urbe

Master IC, gizonezkoak

  1. Xabier Ituarte
  2. Oskar Martinez
  3. Javier Rodriguez

Master HP, gizonezkoak

  1. Edu Etxeberria
  2. Xabier Ituarte
  3. Gaizka Ballesteros
  4. Oskar Martinez

Gran Master HP, gizonezkoak

  1. Txema Carrero
  2. Ruben Del Rio
  3. Agus Illarreta
  4. Javier Rodriguez

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.