Eneritz Zeberio dantzari ondarrutarra, 55. Durangoko Azokaren spot-eko progatonista
Bihotz baten taupadak ematen dio hasiera iragarkiari. "Azokako aurtengo kartelaren izaera jarraituz, spotean paisaia grisa agertzen da, isiltasunean". Eta Zeberiok, bere mugimenduekin kolorea ematen dio zuri-beltzari.
55. Durangoko Azoka heltzeko hilabete eta erdi baino gutxiago falta denean, spot-a estreinatu dute. Eta horretan, Eneritz Zeberio dantzari ondarrutarra da protagonista. TaupaDA! da aurtengo Azokaren leloa, eta bideoak ere ideia horrekin jolastu nahi izan duela esan dute: “Ez dadila euskal kulturaren taupada eten!”.
Bihotz baten taupadak ematen dio hasiera iragarkiari. “Azokako aurtengo kartelaren izaera jarraituz, spotean paisaia grisa agertzen da, isiltasunean”. Eta Zeberiok, bere mugimenduekin kolorea ematen dio zuri-beltzari. “Une batez, gelditu egin zitzaigun bihotza. Gehiago ez entzuteko, ez ikusteko, ez irakurtzeko ikara sartu zitzaigun… Eta, bat-batean, taupada bat; eta gero bigarrena, hirugarrena, laugarrena”.
Hain zuzen, Ane Pikaza aktore eta ilustratzaile bilbotarrak egindako kartelean agertzen diren ilustrazioak dira spotean Zeberioren eskutik ateratzen direnak. Iragarkia Martzanan grabatu dela esan dute, Atxondon, Sorland agentziaren eskutik.