Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Aurrerak husna berdindu du Beasainen aurka

Lehen 10-15 minutuetan Aurrera partiduan sartu ezinik ibili bazen ere, jokoan sartu eta Beasaini neurria hartu zion.

Aurrerak Beasainen aurka zelairatutako hamaikakoa. Argazkia: Leartigol.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/11/02

Aurrerak beste puntu bat lortu du hirugarren mailako bigarren jardunaldian. Lehen jardunaldian etxean husna berdindu ostean, Ibon Lopezen mutilek emaitza bera lortu zuen zapatuan [urriak 31] Beasaingo Loinatz zelaian. Entrenatzaileak azpimarratu duenez, pozik bueltatu ziren Beasaindik. “Puntuak gehitzen jarraitzen dugu. Bidezko puntua da. Aurreko astekoagaz alderatuta partidu desberdina izan zen, emaitza nahiz eta bera izan. Beasainek urte asko daramatza hirugarren mailan, eta talde oso arriskutsua da etxean”.

Partidu hasiera nahiko gogorra izan zen ondarrutarrentzat. Beasain gogor zelairatu zen, eta lehen 10-15 minutuetan nagusi izan zen. “Asko sufritu genuen. Ez ginen oso ondo sartu jokoan. Aurkariek jokoaren kontrol osoa eduki zuten, eta gol aukera argi bi ere sortu zituzten, batez ere, hegaletatik”.

15. minututik aurrera ondarrutarrak gutxinaka jokoan sartzen hasi ziren. “Hortik aurrera hobeto joan ziren gauzak. Zelaigunean hobeto kokatu ginen, eta joko sistema ere aldatu genuen”. Jokoan sartuta aukera argi bi ere eduki zituzten ondarrutarrek. Beasaingo atezainari pase luze batek eskuetatik ihes egin zion, eta huts horregaz baliatuta, Jon Martinezek langara jaurti zuen baloia. Handik minutu gutxira partiduko aukerarik garbiena eduki zuen Julen Fernandezek. “Baloi bat lapurtu genuen zelai erdian. Atezaina aurreratuta zegoen, eta jaurtiketa oso gutxigatik zutoin aldetik joan zen kanpora; gehienok barruan eduki genuen”.

Bigarren zatia, ostera, berdinduagoa eta parekatuagoa izan zen; Besainek zein Aurrerak gol aukera bat edo beste eduki zuten. Aurreraren aldetik Josu Aldazabalek pare bat jaurtiketa egin zituen atera eta Praderak ere eduki zuen beste aukera bat ere. Beasainen aukerarik garbiena jokoz kanpo argi batek eragin zuen. “Urruntze batean jokoz kanpo bat egon zela interpretatu zuen marrazainak; baloia gure jokalariek pasatu ziotela pentsatu zuen, nahiz eta kontrakoa gertatu. Beasaingo jokalari bat bakar-bakarrik zegoen aurrean, eta jaurtiketa, zorionez, gure atezainari eskuetara joan zitzaion”.

Zapatuan [azaroak 7] denboraldiko lehen garaipenaren bila zelairatuko da taldea Zaldupen. 17:00etatik aurrera Deusturen aurkako norgehiagoka jokatuko dute. “Etxean ea lehenengo hiru puntuak lortzen ditugun”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.