Zazpi lagun ari dira parte hartzen Debabarreneko Hazilan programan
Aurreko astean hasi ziren eskolak, eta osasun egoerara moldatuta era presentzialean eta Internetez egingo dituzte saioak.

Debabarrena eskualdean enplegua sustatzeko Hazilan programa abiatu du zortzigarren urtez Debegesa garapen agentziak. Langabezian dauden 25 eta 44 urte bitarteko zazpi lagun, lau emakume eta hiru gizonezko, ari dira egitasmoan parte hartzen. “Sektore desberdinetatik datoz, hala nola, ingeniaritza, enpresen kudeaketa, robotika edota filosofia sektoreetatik”.
Aurreko astean hasi ziren eskolak, eta osasun egoerara moldatuta izango direla azpimarratu dute. Azaroaren bukaerara bitartean, eskolak era presentzialean eta Internetez emango dituztela iragarri dute. “Protokolo guztiak mantenduko dira ikasle eta irakaslearen segurtasuna bermatzeko”.
Hazilan langabezian dauden 20 eta 44 urte bitarteko pertsona kualifikatuei zuzenduta dago, eta orain arte 85 bat lagunek parte hartu dute. Helburu nagusia laneratzen laguntzea da, ikasle bakoitzaren araberako ibilbide pertsonalizatu bat osatuz. “Batetik, konpetentzia pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasotzen dute lan mundura sartzea erraztuko diteten erreminten bitartez eta, bestetik, proiektuen kudeaketa arloko ezagutza eta trebezia lantzen dute metodologia berritzaileen bitartez”.