Ondarroako Aurrera Kirol Elkarteak ere bat egin du Euskaraldiagaz
Gernika SDren aurkako partidua hasi baino lehen, Euskaraldiari keinu egin dio Ibon Lopez entrenatzaileak zuzendutako taldeak.
Euskaraldiaren bigarren egunean sartuta, Ondarroako Aurrera Kirol Elkarteko gizonezkoen talde nagusiak keinu bat egin nahi izan dio atzo (azaroak 20) hasi zen bigarren ariketa sozialari, eta Gernika SD taldearen aurkako partidua hasi baino lehenago talde argazkia atera du, Euskaraldiagaz eta horren helburuekin bat datozela adierazteko.