Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Arrantzaleak, Brexit osteko itunak nola eragingo dien zain

Brexit osteko ituna adosten ari dira egunotan. Akordioa ixteko falta diren puntuen artean arrantza giltzarri bihurtu da. Erabakiak Ondarroan ere eragina izango du. Gaur gaurkoz, baina, dena airean dago. Gaur egun Erresuma Batuko uretan Ondarroako hiru alturako ontzi ari dira arrantzan.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/12/10

Europar Batasunak eta Erresuma Batuak hainbat hilabete daramatzate bien arteko merkataritza ituna erabaki nahian. Ezarritako epemuga amaitzear dago, eta azken egunetan akordio bat lortu eta etorkizuneko itunaren oinarriak ipintzeko batzarrak eta deiak areagotu badira ere, egoerak blokeatuta jarraitzen du.

2021eko urtarrilaren 1ean aterako da Erresuma Batua Europako Batasuneko merkatu bakarretik, eta hura ordezkatuko duen harremana da orain finkatu behar dena. Akordioa ixteko hiru puntu adostea falta da: arrantza, gobernantza eta lehia justurako arauak. Eta, hain justu, lehen puntu horren akordioa zelan gauzatuko den kezkaturik dauzka Euskal Herriko arrantza sektoreko ordezkariak. Izan ere, Brexitaren osteko akordio horren zipriztinak bertan ere igarriko dira.

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea eta Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa herenegun batu ziren Brexit osteko itun bat lortzeko nahiagaz, baina bi agintarien arteko bilerak ez du akordio komertzialen negoziazioa desblokeatzen utzi. Gaur gaurkoz, dena airean dago. Alde bateko eta besteko jarrerek oso bananduta jarraitzen dute, eta datozen egunetan negoziatzen jarraituko dutela adostu dute; domekara arte itxarongo dute akordioa posible den ala ez erabakitzeko.

Hango arrantza lekuak oso garrantzitsuak dira Europako arrantza sektorearentzat; bertan arrantzan egiten du Europako alturako ontziteriaren multzo handi batek, tartean, Ondarroakoek

Arrantza gaiei dagokienez, banaketa eta ur mugetarako sarbidea orain arte modura mantentzea da Europar Batasunaren eskaria, baina Bruselak onartu du dagoeneko ez duela sarbide librerik izango Ingalaterrako eta Eskoziako arrantza toki aberatsetan, eta kuota batzuekin moldatu beharko duela. Ahalik eta kuota handiena lortzeko borrokan ari da, baina, batez ere, kostaldetik gertuen dauden uretan sartu nahian dabil, sei eta hamabi itsas milia artekoetan. Iparraldeko uren ia erdiak Londresen menpe daude. Bertan dauden arrantza lekuak oso garrantzitsuak dira Europako arrantza sektorearentzat; bertan arrantzan egiten du Europako alturako ontziteriaren multzo handi batek, tartean, Ondarroakoek.

Ur horietan arrantzan aritzen diren ontzietako armadoreak kezkatuta agertu dira Brexitak izango dituen ondorioengatik. «Ez dakigu ziur zelan izango diren gauzak. Akordioari buruzko albiste guztiak adi jarraitzen ari gara. Izan ere, urtarrilaren 1etik aurrera ez dakigu Erresuma Batuko uretan arrantzatu ahalko dugun edo ez», adierazi du Kiko Marin OPPAO Ondarroako Alturako Arrantzako Ekoizleen Erakundearen kudeatzaileak.

Betoaren beldur. Akordioa onartzeko, gainera, Europar Batasuneko herrialde guztiek onartu behar dute aho batez, eta akordioari arrantzagaz zerikusia duen herrialdeek betoa jarriko dioten ere beldur da Marin. «Herrialde batzuentzako arrantza gai garrantzitsua da. Baina beste herrialde batzuek ez dutenez arrantza interesik, akordio horrek, beharbada, ez die askorik axola. Akordioa lortzerako orduan beste gai garrantzitsu batzuk ere badaude jokoan, eta gure kezka da arrantza alde batera utziko ez ote duten».

Marinek zehaztu duenez, gaur egun Erresuma Batuko uretan Ondarroako hiru alturako ontzi ari dira arrantzatzen. VI. arrantza gunean dagoen Rockall deituriko tokian arrantzatzen dute, hain zuzen ere, Irlanda eta Erresuma Batuko mendebaldeko kostaldearen aurrean. «Bertan arrantzatzeko eskumena Ondarroako alturako ontzi gehiagok badute ere, bakarrik hiru joaten dira hara arrantzara: Akillamendi berria tretzaontzia eta bi arrasteontzi, Mar Mares eta Gure Kantabriko. Akillamendi berriak urte osoa ematen du hango uretan arrantzan. Mar Mares eta Gure Kantabriko ontziek, ostera antzean, ez dute urte osoa han ematen, baina arrantza kanpaina luzeak egiten dituzte. Denek ere hango kaletan arrantzatu eta arraina Eskoziako portu batean deskargatu ondoren, Ondarroara bidaltzen dute kamioietan».

Arnaitz Burgoa Laguntalde enpresako bazkideak eta Mar Mares ontziaren armadoreak, esaterako, adi-adi jarraitzen ari da Brexitari buruzko azken albisteak. «Eskoziako uretan aspaldidanik ari gara arrantzan, 2000. urtetik. Orain zazpi bat hilabeteko kanpainak egiten ditugu han, baina urte batzuetan urte osoko kanpainak ere egin izan ditugu».

Burgoak gaineratu duenez, arraina kamioian zer baldintzatan ekarri ahalko duten ez jakiteak ere nahikoa buruhauste ematen die

Arrantza akordio bat lortzen bada ere, bestalde, Ondarroako armadoreek bestelako arazoak izan ditzaketela uste du Marinek. «Lehen Erresuma Batua Europar Batasuneko kidea zenez, ez zegoen aduanako izapiderik egin beharrik, baina hemendik aurrera ziurrenik egin beharko dira, eta horrek, gure ustez, kamioian bidaltzen ditugun arrainen bidalketa luzatuko luke. Gai horrek ere era berezian kezkatzen gaitu, arraina moduko salgai galkorren garraioari era zuzenean eragingo lioke eta».

Burgoak gaineratu duenez, arraina kamioian zer baldintzatan ekarri ahalko duten ez jakiteak ere nahikoa buruhauste ematen die. «Dena airean dago. Ez dakigu arraina bertako uretan arrantzatuz gero, produktu ingeles edo espainiar modura kontuan hartuko duten. Enpresa modura erabakiak hartzerako orduan ere mugatuta gaude, eta ez dakigu zer alternatiba emango diguten oraingoz. Argi daukagun gauza bakarra da orain gauden modura ez garela geldituko, baina zenbat galduko dugun eta zer egoeratan geratuko garen ez dakigu».

Baxuran ere eragina. Akordiorik gabeko Brexitak, aldiz, bestelako arazoak eragingo dituela dio Marinek, eta zeharka bada ere, Brexitak baxurako ontziteriari eragin liokeela. «Hemen arrantzan aritzen diren baxurako ontziak ez dabiltza Erresuma Batuko uretan arrantzan, eta gaiak ez diela eragingo uste dute. Baina ontziek Erresuma Batuko uretatik irten behar baldin badute, beste toki batzuetara joango dira arrantzatzera. Asko Gran Sol edo Frantziako kostaldeko uretara joango dira arrantzara, esaterako, eta leku berean arrantza ontzi asko pilatuko lirateke. Hori gertatuz gero, baxuran ere eragina edukiko luke».

OPPAOko kudeatzailearen nahia arrantzarentzat akordio onuragarri eta sendoa lortzea da. «Akordio egonkor bat eta epe luzera begirakoa hartzea interesatzen zaigu. Baina litekeena da epe motzerako akordio bat lortzea. Horren alde positiboa orain arte moduan arrantzan jarraitu ahalko dugula izango da, baina beti ere etorkizunean gertatu dakigukenaren kezkagaz jarraituko dugu».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.